Like A Rolling Stone II: The Hellacopters

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-12-02 20:30
2

Saio honetan rock taldeak entzuten ditugunean Eskandinabia aldera jotzeko joera izaten dugu normalean. Gehienbat Norvegia eta Suedia aldera. Azken bi hamarkadetan oso indartsua izan da Hard Rock mugimendua iparralde hurrun hartan eta agian, mugimendu honen ikur garrantzitsuenetako bat dugu gaurko Like A Rolling Stone honetan hizpide izan behar dugun talde suediarra.

Bai, The Hellacopters taldeaz ari gara


1.- SUPERSHITTY TO THE MAX

The Hellacopters 1994an sortu zuen Nick Anderssonek (kitarra eta ahotsak) bere hiru bira lagunekin: Dregen (kitarra), Kenny Hakansson (baxua) eta Robert Ericksson (bateria).

The Hellacopters izenaren jatorria nahiko berezia da. Kontua da, Dregen bere aurreko taldearekin San Franciscon zegoela eta artikulu bat irakurri zuela. Bertan, Mexikoko marihuana plantazioez ari ziren eta nola, Mexikoko gobernuak elikoptero bidez aurkitzen zituen. Plantazioetako langileek Hellacopters deitzen zieten eta hortik izena.

Behin izena erabakita, Nick Anderssonek edo hobe esanda Nick Royalek, horrela baita ezaguna, taldea bildu eta hiru piezako single bat argitaratzea erabaki zuen. Killing Allan jarri zioten izena eta gaur egun bilduma zaleen artean 150 dolarreko balio izatera iritsi daiteke.

Bi urte geroago White Jazz disketxearekin kontratu bat sinatu zuten eta beraien lehen diska izango zen Supershitty To The Max kaleratu zuten. Album honek Suediako Gramy sari bat jaso zuen eta ez da batere emaitza txarra diska grabatzeko 26 ordu betserik behar izan ez zituztela kontuan izanda.

2.- PAYIN' THE DUES

Supershitty To The Max diska irekitzen duen (Gotta Get Some Action) Now! Kantua izan dugu. Entzun ahal izan duzuen moduan, hasiera hauetan punk rock soinua zuen taldeak eta hurrengo diskoetan soinu hauek finduz eta argituz joan ziren.

Aldaketa honetan ziur bere eragina izan zuela hurrengo diskarako taldean sartu zuten Boba Fett pianojoleak. Bostekoa osatuta Payin' The Dues diska grabatzera sartu ziren estudioan 1997an eta diska handi honi esker 90eko hamarkadako Rock korrontoearen gailurrean jarri ziren The Hellacoptersekoak Backyard Babies, Gluecifer, Turbonegro edo The Flaming Sideburns bezalako taldeekin batera.

Gaur egun, talde honen zale sutsuek Paying the Dues hau gogoratzen dute oraindik taldearen diska hobrena bezala. Ea zer iruditzen zaizuen zuei Paying the Dues diskako Where The Action is ikaragarri hau

3.- GRANDE ROCK

Paying the Dues diska argitaratu eta urtebetera bajak izaten hasi zen the Hellacoters taldea lehen aldiz. Dregen kitarrajolea Backyard Babies taldeko kitarjolea zen aldi berean eta bi proiektuei behar zen denbora eskaintzea ezinezkoa zenez The Hellacopters uztea erabaki zuen.

Gauzak horrela, taldeak bere hurrengo lana argitaratu zuen. Grande Rock izena jarri zioten eta munduan zehar ibili ziren diska hau aurkezten. Tartean, Ameriketako Estatu Batuetan, Japonian edo Australian izan ziren. Bira honetan, Dregenen hutsunea Danne Anderssonek eta geroago, Mattias Hellbergek bete zuten.

Diska horretako lehen singlea Allright Allready Now izan zen

4.- HIGH VISIBILITY

Biraren ostean, betiko bete zuten Dregenen hutsunea Robert Dahlquist kitarjolearekin (1999 urte hasiera zen). Garai honetan, argitaratu ziren Grande Rock eta Payying the Dues ameriketan eta Grande Rock gainontzeko Europan.

Urte bereko martxo inguruan hasi zen taldea diska berria grabatzen. Talde ezagunagoa zen igarotzen zen eguneko eta diska honetarako, lehen aldiz multinazional batekin sinatu zuen taldeak. Universalekin argitaratu zuten High Visivility izeneko diska eta dagoeneko lan honetan, azken urteetan ezagutu dugun The Hellacopters soinua nabarmentzen hasi zen.

Soinua garbiagoa zen, Bogie Rock kutsua nabaritzen hasia zen eta melodia eta konponketak kontu gehiago eginak zeuden. Esan liteke diska honekin ireki zela mundura The Hellacopters. Tartean, hurrengoa bezalako kantuekin: Hopeless Case of A kid in Denial

5.- BY THE GRACE OF GOD

Diska honekin olatuaren gailurrean jarri zen taldea eta nazioarteko rock panoramako izen garrantzitsu batean bilakatu ziren. Ez zuten hala ere Nick Royale eta bere lagunek geldi egoteko batere intentziorik eta 2002an agian beraien diska ezagunena dena argitaratu zuten, By the Grace of Good.

Diska honetan High Visivilityn ikusitako eboluzioak aurrera jarraitu zuen eta betiko aldendu zire Punk Rocketik Rock Klasikotik gertuago geratzeko.

Kantu ezagun mordoxka bat du diska honek baina guk diskari izena ematen diona aukeratu dugu. By the Grace of God

6.- ROCK & ROLL IS DEAD

Lan honen ostean, taldeak kontzertuak jo eta jo jarraitzen zuen baina nabaritzen hasia zen ez zitzaiola bizi gehiegirik geratzen. The Hellacopterseko kideak ez dira geldirik egotekoak eta agian, denbora gehiegi zeramaten proiektu berdinean murgilduta.

Hala ere, diska bat gehaigorako indarra bildu zuten eta Rock & Roll is Dead diska argitaratu zuten 2005ean. Diska honetako Everythings on TV kantuak harrakasta handia lortu zuen Suedian baina nazioartean, taldearen izena aldapa behera zijoan.

7.- HEAD OFF

Sei diska eta 13 urte ondoren The Hellacopters taldeak banatzea erabaki zuen 2007ko urriaren 13an. Hala ere, beraien zaleei agur esateko Europa mailako bira azken bira bat antolatu zuten eta Euskal Herrian ere izan ziren.

Biraren ostean, azken diska bat oparitu ziguten, bertsio diska bat alegia eta Head Off izena jarri zioten.

Hementxe duzue diska honetako piezetako bat. The Turpentines taldearen kantu baten bertsioa den No Salvation. 

Ba horrelaxe amaitzen dira The Hellacopters taldearen gorabeherak eta horrelaxe amaitzen da baita ere gaurko Like A Rolling Stone tartea. Hala ere, badakizue hizpide dugun taldearekin harremanetan dagoen talde baten kantu bat aukeratzea gustatzen zaigula atala ongi isteko eta gaurkoan, talde euskaldun bat aukeratu dugu.

Irundarrak dira, The Dirty pink Ladies izena dute eta beraien musika entzunda, garbi geratzen zaigu gaur gure artean izan dugun Hellacopters taldearen musika oso gustoko dutela.

The Dirty Pink Ladies eta Under the Hands of God

manolete

manolete 2009-12-03 12:03 #1

gero esan periodismoa etzaikela gustatzen, ta hau zer da? Megaperiodismoa...ah bueno se confirma ERES UN PESADO jijijijijij, ondo pasa asteburun<br />

indezent

indezent 2009-12-03 12:25 #2

<p>Eskertzen dira zu bezalako lagunak Manolete. Mila urte ondoren blogean sartu eta ERES UN PESADO entzun behar... Se konfirma, ERES UN RAYADO jojojo. Ondo pasa zuk ere asteburuan!</p>

<p>Portzierto, astelehen goizean Durangoko azokara joateko gogrik bai?</p>


Utzi iruzkina: