The Indezents bloga >>

Ampo ordiziak harroin berria fitxatu du eta hau behintzat, ez da hegazkinean txikitu jeje. Aurredenboraldian Bruno Pani argentinarra fitxatu zuten eta nahiz eta karrera ikusgarria izan iritsi zenean suposatzen zena baina txikiagoa zen, kilo askoz gehiago zituen gainean eta formaz... ba nire moduan edo. Ekarri zuen hegazkin berdinean etxera bueltan bidali zuten aurreko astean Devin Stubel iritsi zen Kanadiatik. 23 urteko harroin honek, 1,93 neutzeaz gain, 130 kilo pixatzen ditu eta mailako harroinik hoberenakoa izaten amaitzeko pinta osoa du. Begiratu aurpegira eta hasi korrika. Braveh...


Urrian gaude dagoeneko eta nahi edo ez, uda eta oporrak aspaldi pasa ziren. Hala ere, bada udan sortutako kontu bat ez nukeena pasatu gabe utzi nahi, nahiko sututa naukalako gehienbat. Gogoan ditut haurtzaroko udak. Hamabost bat egunetarako Pirinioetara joaten ginen oporretan famili osoa baina badakizue, haurren oporrak, gurasoek izaten dituzten hiru-lau aste horiek baino luzeagoak izaten dira eta Udalekuetan pasatzen genuen astea kenduta, uda osoa Beasainen pasatzen genuen. Gaur egun, herria zaintzea deitzen diogu horri baina garai orduan ez zegoen horrelako pentsamendurik gure buruetan ...


St. Julianeko apartamentura iritsi eta topatu genuen lehen biziduna arratoi baten tamainako labezomorro eder bat izan zen. Erratz batekin kolpeka ibili eta nondik demontre atera zen asmatu ostean, zuloa komunerako paper bustiarekin bete eta parean gure diskoteka martxan jarri genuen. Lan ederra egin du nire iPod maiteak hamar egun hauetan zehar baina historiarako geratuko den bakarra, hauxe. Interneteko friki guztiak astindu eta lanean jarriko dituen modalitate berria asmatu zuen gure DJ Cocinas handiak! Air Plates jarri diogu izena eta hementxe duzue esklusiban mundu osoan egin d...


Azkar ari dira pasatzen oporrak eta azkarrago pasa ziren Maltako 10 egunak. Ederki ibili gara Malta osatzen duten hiru irla nagusien artean; Malta, Comino eta Gozo. Denetik egin dugu bertan; parranda, turismoa, txomingerismoa, jan, edan eta barre… barre asko.   Kronika hauetan zehar herrialde honen inguruan ikasi dugun guztia (ez da gehiegi izan) kontatuko dizuet eta oporretarako leku gomendagarria dela argumentatzen saiatuko naiz. Hasteko (oraindik nagitxu nabil…) Maltako trioaren argazki batekin uzten zaituztet eta aurrerago joango naiz Valeta, St. Julian, Mdina, Mosta, Victoria edo ...



Ez dakit Bosteko Familia gogoratzen duzuen. ETB 1ean botatzen zuten telesail bat zen. Bertan, Salinger anai-arreba umezurtzen gorabeherak kontatzen zizkiguten baina ez da telesail honen argumentua blog honetara ekarri nahi dudana egia esan, ez bainuen gehiegi jarraitu. Kontua da, telesail hartan agertzen ziren hainbat aktore (gehienak), oso ezagunak direla gaur egun, eta haietako bat da, gaurkoan post hau idaztera eraman nauena. Hemen dituzue: Ederki, has gaitezen. Ezkerretik hasita lehena Scott Wolf duzue. Telesaila antenan zegoen garaian bera izan zen zinera salto egin zuen lehena (E...


26 urte. Horiek dira munduan daramatzadan urteak nahiz eta 27tik gertuago nagoen... Bale! Gainean ditut! Ez dira gehiegi, gaztea naiz oraindik gauza asko ezagutu beharrekoa. Hala ere, bizi izan ditudan urte hauetan aldatu omen da gehien mundua. Batzuek diotenez (nahiz eta Rajoyren lehengusuak ez onartu...), azken 50 urteetan munduak aldaketa gehiago eta latzagoak jasan ditu azken 2000 urteetan baino. Bai fisikoki (Home dokumentalean ederki agertzen zaigun moduan) eta baita sozialki ere (Oarin 50 urte ez zekiten pantaila bat zer zen ere). Gauzak horrela galdera mordo bat sortzen zaizkit buru...


Zertarako aurkeztu nik, beraiek ezinhobeto aurkezten badute heuren burua? Besterik gabe, Bizardunak! Aspaldian ikusi eta entzun dudan gauzarik handiena: ''Gu garena gara''!! oihukatzean ''wild rover'' irlandar klasikoan,diskaren esentzia aldarrikatzen dugu.Baina...zer ote gara?. BIZARDUNAK taldea gara,kubako sierra maestrako ''barbudos''-ak bezala,maitatzen ditugun dubliners taldeko musikariak bezala,zumalakarregi eta santakruz apaizak bezala.XIX-garren mendeko ''benetako gizonak'' azken finean.Bigarren diskan adieraziko dugun kanta batetako hitzetan:''Ur,zur eta lurreko gaur egungo fededu...


Tabakoaren prezioa 40 zentimo igo dute... Zapaterok dio tabakismoaren aurkako erabakia dela... Agian ez da egun txarra erretzeari uzteko... Hala ere, nik tabakoa uztearen arrazoia Zapateroren erabaki bat izatea nahi al dut?... Ezingo nuke horrekin bizi... Akabao, astean zehar bakarrik uztiko dut, oraingoz... Erabateko uztea nere erabakiz izango da, erabat. Tabakoa... Zenbat momentu on... Geroarte Chester!


Herriko Festak (hizki larriz bai) pasa ziren eta nahiz eta bloga nahiko abandonatua dagoen, bai, bizirik nago. Kontua da izugarri alfer nabilela eta ez dudala blogean idazteko indarrik aurkitzen.   Aurrekoan film eder bat ikusi nuen eta pentsatu nuen kritika txiki bat idaztea… Hala ere, horixe, pentsatu bakarrik egin nuen. Europar Batasuneko hauteskundeen ostean entzundako adierazpen batzuk ere eman zidaten post bat baino gehiagorako lehengaia baina hortan geratu ziren, lehengaiean…   Eta sevillar batekin Euskal Herriko Hizkuntza Politikaz aritu nintzeneko hura? Ba, keba, pare bat...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!