Maltako Kronikak I

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-08-17 13:55

Azkar ari dira pasatzen oporrak eta azkarrago pasa ziren Maltako 10 egunak. Ederki ibili gara Malta osatzen duten hiru irla nagusien artean; Malta, Comino eta Gozo. Denetik egin dugu bertan; parranda, turismoa, txomingerismoa, jan, edan eta barre… barre asko.

 

Kronika hauetan zehar herrialde honen inguruan ikasi dugun guztia (ez da gehiegi izan) kontatuko dizuet eta oporretarako leku gomendagarria dela argumentatzen saiatuko naiz. Hasteko (oraindik nagitxu nabil…) Maltako trioaren argazki batekin uzten zaituztet eta aurrerago joango naiz Valeta, St. Julian, Mdina, Mosta, Victoria edo Kirkewa bezalako lekuetanz hizketan.

 

Besterik gabe, eta oraingoz, saha!


Utzi iruzkina: