Kategoria: malta
St. Julianeko apartamentura iritsi eta topatu genuen lehen biziduna arratoi baten tamainako labezomorro eder bat izan zen. Erratz batekin kolpeka ibili eta nondik demontre atera zen asmatu ostean, zuloa komunerako paper bustiarekin bete eta parean gure diskoteka martxan jarri genuen. Lan ederra egin du nire iPod maiteak hamar egun hauetan zehar baina historiarako geratuko den bakarra, hauxe. Interneteko friki guztiak astindu eta lanean jarriko dituen modalitate berria asmatu zuen gure DJ Cocinas handiak! Air Plates jarri diogu izena eta hementxe duzue esklusiban mundu osoan egin d...
Azkar ari dira pasatzen oporrak eta azkarrago pasa ziren Maltako 10 egunak. Ederki ibili gara Malta osatzen duten hiru irla nagusien artean; Malta, Comino eta Gozo. Denetik egin dugu bertan; parranda, turismoa, txomingerismoa, jan, edan eta barre… barre asko. Kronika hauetan zehar herrialde honen inguruan ikasi dugun guztia (ez da gehiegi izan) kontatuko dizuet eta oporretarako leku gomendagarria dela argumentatzen saiatuko naiz. Hasteko (oraindik nagitxu nabil…) Maltako trioaren argazki batekin uzten zaituztet eta aurrerago joango naiz Valeta, St. Julian, Mdina, Mosta, Victoria edo ...
Goiz ibili gara eta azkenean ez da garestiegi atera. Udarako plana egina dago eta dagoeneko joateko gogoz nago... Malta, bagoatz! PD: Garagardoa beraiek asmatu zuten ezta? ;)