Maltako Kronikak II

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-08-17 14:00
2

St. Julianeko apartamentura iritsi eta topatu genuen lehen biziduna arratoi baten tamainako labezomorro eder bat izan zen. Erratz batekin kolpeka ibili eta nondik demontre atera zen asmatu ostean, zuloa komunerako paper bustiarekin bete eta parean gure diskoteka martxan jarri genuen.

Lan ederra egin du nire iPod maiteak hamar egun hauetan zehar baina historiarako geratuko den bakarra, hauxe. Interneteko friki guztiak astindu eta lanean jarriko dituen modalitate berria asmatu zuen gure DJ Cocinas handiak!

Air Plates jarri diogu izena eta hementxe duzue esklusiban mundu osoan egin den lehen saiakera

oier u.

oier u. 2009-09-25 11:35 #1

galduta ala?<br />

indezent

indezent 2009-09-25 17:35 #2

<p>Galduta baino gehiago ahaztuta! Ea hurrengo astean blogari heltzeko denbora pixka bat aurkitu eta zertan nabilen azaltzen dizuedan...</p>

<p>Gora Jazpanaaa!</p>

<p>PD: Eskertzen da inor blog honetaz gogoratzen dela jakitea ;)</p>


Utzi iruzkina: