St. Julianeko apartamentura iritsi eta topatu genuen lehen biziduna arratoi baten tamainako labezomorro eder bat izan zen. Erratz batekin kolpeka ibili eta nondik demontre atera zen asmatu ostean, zuloa komunerako paper bustiarekin bete eta parean gure diskoteka martxan jarri genuen. Lan ederra egin du nire iPod maiteak hamar egun hauetan zehar baina historiarako geratuko den bakarra, hauxe. Interneteko friki guztiak astindu eta lanean jarriko dituen modalitate berria asmatu zuen gure DJ Cocinas handiak! Air Plates jarri diogu izena eta hementxe duzue esklusiban mundu osoan egin d...