Asteko Kantua VII (Bizardunak)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-06-20 17:40

Zertarako aurkeztu nik, beraiek ezinhobeto aurkezten badute heuren burua? Besterik gabe, Bizardunak!

Aspaldian ikusi eta entzun dudan gauzarik handiena:

''Gu garena gara''!! oihukatzean ''wild rover'' irlandar klasikoan,diskaren esentzia aldarrikatzen dugu.Baina...zer ote gara?. BIZARDUNAK taldea gara,kubako sierra maestrako ''barbudos''-ak bezala,maitatzen ditugun dubliners taldeko musikariak bezala,zumalakarregi eta santakruz apaizak bezala.XIX-garren mendeko ''benetako gizonak'' azken finean.Bigarren diskan adieraziko dugun kanta batetako hitzetan:''Ur,zur eta lurreko gaur egungo fededunak,gautxori rokeroak''. Talde askorentzat,tabua bihur daiteke zein motatako musika-estiloa erabiltzen duten azaltzea.Guk berriz,ez dugu horren beldurrik: FOLK RADICAL VASCO, NAFAR HERRI (HIRI) KANTA BERRIAK.Helburu hau lortzeko,5 irlandar abesti tradizional eta guk egindako 4 kanta erabili ditugu.9 gizon,9 ahots...denetarik dago lagun-talde honetan; folk-ean aritutakoak,rokero ezagunak,azken hauen lagun mozkorrak... Aintzinako mistika historiografikoan murgildu gara,daukagun langile ikuspuntutik gaurko garaiari kantatuz,etorkizunaren zai...kontzertuak baino,ospakizun baten gisa aurkeztu nahi ditugu gure abestiak jendeaurrean.

Benga, gaur bi! Beste bat!


Utzi iruzkina: