Artista beasaindar hauek lan eta lan jarraitzen dute. Aspaldi hasi ginen Besaingo kaleetan zehar bien arteko kolaborazioak ikusten (pareta bat baino gehiago sinatu dituzte). Banatuta ikusi ezkero, Imanol eta XTRMren estiloak erabat ezberdinak direla esango genuke, ura eta olioa. Hala ere, Sabadelleko Impaktes Visuals galerian erakutsi duten moduan, ederki moldatzen dira bien marrazkiak elkarrekin. Bien artean antolatu dute erakusketa. Bakoitzak bere marrazakiak eraman ditu Bartzelona aldera eta behin han, elkartu egin dituzte. Fondoko elementuekin jolasean bi obrak elkartu dituzte eta bene...
Berriz maitemindu naiz: Ximena Sariñana
Hilabete pare bat daramagu Goierri Irratiko webgunea lantzen. Garbi genuen irratiko saioak entzuteko aukera baino gehiago eskaini zezakeen webgune bat nahi genuela eta horretan aritu gara. Azkenean, amaituta dagoela esan daiteke. Bertan, aurreko egunetako egunon goierri saioak entzun daitezke (aste bete uzten ditugu zerbitzarian) eta baita saioetatik ateratako zati bereziak ere (elkarrizketak, tarte bereziak…). Horretaz gain, hurrengo saioan zertaz arituko garen jakiteko aukera ere bada eta musikak ere (nola ez!), badu bere zati berezia. Alde batetik, berriak izeneko atal bat dago. Berta...
Bada denbora Paul Pottsen inguruan aritu ginela blog honetan. Kontua da, Britain`s Got Talent lehiaketara aurkeztu zela eta irabaztera baino hiltegira zijoala ematen zuela. Azkenean, izugarrizko ahotsa zuela erakutsi zuen kabroiak eta jende guztia zur eta lur utzi zuen. Ba saio honek, beste hainbatek bezalaxe, urtero errepikatzen du formula eta aurtengoan ere Britainiarrek talentua dutela erakurtsi nahi izan dute. Aurtengoan, Susan Boyle izan da protagonista eta bi egoerek, Paulenak eta Susanenak alegia, antzekotasun gehiegi dituztelakoan nago: 1.- Hasieran, barregarri geratu ...
Gaur eguerdian lanera iristean nire lagun borthuzairen mezu batekin topatu naiz emailean. Maila irakurri eta deabrua baino azkarrago jo dut Euro Blog Awards honen webgunera. Harrituta geratu naiz nire bloga zerrendan ikusteaz eta egia esan, izugarrizko ohorea da norbaitek hor egon behar zuela erabakitzea (ez zait oso argi geratu nork erabaki duen). Sariketa hau apirilaren 24ean burutuko omen da eitb-ren Bilboko egoitza berrian nonick jaialdiaren barnean. Kontua da, finalistei bozka e...
Pixkat berandu baina hemen da
1996an kaleratu zuen Def Con Dos talde galiziar-madrildarrak Ultramemia diska. Diska honetako single nagusia diskaren izen berbera zeraman Ultramemia kantua izan zen baina nik behintzat, ez nekiena, kantua hau kataluineraz, galiziarrez eta esukaraz grabatu zutela da. Hemen froga:
Azkenaldian oso modan jartzen ari dira internetez musika entzuteko aplikazio ezberdinak. Oarin gutxi LastFM gomendatu zidan lagun batek eta egia esan oso tresna interesgarria da. Hala ere, gaur bertan nire lengusu batek gomendatu didan honek, erraz gainditzen ditu orain arte ikusi ditudan beste guztiak (youtube, goear…). Spotify izena du eta egia esan, pixka bat saltseatu ostean, harrituta geratu naiz tresna berri honekin. Ematen duenez, gonbidapen bat behar da Spotify...
Aurreko batean Party Benek sortutako Boulevard of Broken Songs kantua entzuteko aukera izan genuen. Kontua da, posta irakurri eta Party Ben-en bila youtuben hasi ondoren, izugarrizko harribitxiak aurkitu dituela gure lagun Bewaterrek (bizirik dago bai). Merezi du youtuben Party Ben-en izena jarri eta entzunaldi batzuk egitea. Nik neuk ondorengo hau nabarmenduko nuke. Asko gustatu zitzaidan Slumdog Millonaire filma eta horren harira dexente aldiz entzun dut filmearen soinu banda saritua. Tartean, M.I.A-ren Paper Planes kantua dago eta hauxe da Party Benek bertsionatu duen kantuetako bat...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D