Party Ben is in the House!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-04-05 17:12

Aurreko batean Party Benek sortutako Boulevard of Broken Songs kantua entzuteko aukera izan genuen. Kontua da, posta irakurri eta Party Ben-en bila youtuben hasi ondoren, izugarrizko harribitxiak aurkitu dituela gure lagun Bewaterrek (bizirik dago bai).

Merezi du youtuben Party Ben-en izena jarri eta entzunaldi batzuk egitea. Nik neuk ondorengo hau nabarmenduko nuke. Asko gustatu zitzaidan Slumdog Millonaire filma eta horren harira dexente aldiz entzun dut filmearen soinu banda saritua.

Tartean, M.I.A-ren Paper Planes kantua dago eta hauxe da Party Benek bertsionatu duen kantuetako bat. Hementxe dituzue jatorrizko kantua lehenik eta remix-a ondoren. Izugarria!


Utzi iruzkina: