The Indezents bloga >>

  Hamaika urte zeramatzan lanean Ttipi Ttapa telebistak. Azkar esaten da baina ez da batere denbora gutxi tokiko telebista batentzat, Goierri Telebistak adibidez, bost besterik ez ditu eta bizi guztian gurekin egon dela dirudi.   Ttipi ttapa telbista Naparroako bortzirietako Telebista zen. Ttipi Ttapa fundazioak sortu zuen eta ordurarte aldizkari bat besterik ez zena Boertzirietako komunikabide garrantzitsu batean bilakatu zen. Kontua da Naparroako gobernuak euskarazko komunikabideei ematen dien laguntzan izugarrizko mozketak burutu dituela. Aurtengoan 9000 euro besterik ez dituzt...



Bihar Keu Agirretxea eta Kemen Lertxundik kontzertu bana eskeiniko dute Lazkaoko Areria Kultur-gunean. Hori dela eta, biak elkarrizketatzeko aukera izan dugu Egunon Goierri saioan, Goierri Irratian.   Hasieran biekin batera hitz egiteko intentzioa genuen baina atzo iluntzean gure bigarren telefono lineak kale egin zuen eta ezin izan dute gaur eguerdirarte konpondu (maite zaitut Euskaltel…). Gauzak horrela, bi elkarrizketak bata bestearen atzetik egin beharrean izan gara eta berdina izan ez bada ere esperientzi ederra izan da.   Keu, Etsaiak, Fjord edo UEK bezalako taldeetan ibilit...


-         Jode hi! Flipau zak! -         Ze pasau dek pa? -         Larunabat gauen ez nittuan atea ta igande goize aprobetxau nian -         Ez dek hainbesteako… -         Hi! Jendea ibiltzen dek kalen e! Inkreible… -         Kar kar kar, ta ze uste on ba? Kalek jarri gabe eoten zittuala hala? -         Etzekiat ba...


Azken egunetan Ttipi Ttapa Fundazioak jakinarazi duenez Fundazioaren zati zen Ttipi Ttapa Telebista itzali beharrean daude. Arrazoi nagusien artean, Nafarroako Gobernuak euskarazko komunikabideekiko duen jarrera tamalgarriarekin topatzen gara. Joan zen ostegunean Fundazio honetako zuzendaria den Joxe Manuel Irigoienekin hitz egiteko aukera izan genuen Egunon Goierri saioan eta zuzenean bere ahotik jakin ahal izan genuen zein den gaur egun bizi duten egoera. Ttipi Ttapa Telebista gainera Goierri Telebista ere kide den Tokiko sarean aurkitzen da eta horregatik Goierri Telebistako zuzend...


Behingoz Bruesa Gipuzkoa Basketek igande arratsaldean jokatu zuen! Gazteak gara! Partida gehiago ez igande goizetan mesedez! Lotsa ematen zigun pankarta bere lekuan jartzea baina garagardo pare batekin konpontzen ez den gauzarik ez dago... Igande Goiz batean jokatzen den hurrenerako pankarta berria pentsatzen ari gara... Proposamenik?


Hamaika urte eta gero (hamaika alegia) eskiatzera noa datorren asteburuan. Sekula ez dut gehiegi kontrolatu eta hori aprobetxatuz irristatzeko tresna aldatzea erabaki dut. Tabla probatuko dut eta dagoeneko lortu dut horretarako beharrezkoa den guztia; galtzak, txamarra, kamixeta termikoa, txapela… beno, dena ez, betaurrekoak falta zaizkit.   Baditut eta etxean daude baina ez dakit non demontre. Bila eta bila ibili naiz baina ez ditut topatzen. Ordenadorean zerbait bilatu nahi dudanean “bilatu” tresna erabiltzen dut, sarean zerbait aurkitu nahi dudanean aldiz, google eta ez hain mu...


Aurreko batean, sorkuntzaz ari nintzela Malviviendoren berri eman nizuen. Orduan kapitulu bakarra besterik ez zuten baina aste honetan bigarrena kaleratu dute. Alde batetik, izugarria da Malviviendok duen edizio maila eta bestetik, tematika oso erakargarria egiten zait (Gora Guy Ritchie!). Lehen atalean Dexterren openinga imitatzen bazuten, oraingo honetan Los Sopranori heldu diote eta emaitza, ezinhobea da. Malviviendo 1x02 "La cosecha" (versión mejorada) from malviviendo on Vimeo. PD: "Serie de televisión" "telesaila" da baina internet bidez zabaltzen bada zein da termino egokia? Internet...


Esnatu, egongelara joan eta mahai gainean zegoen Diario Vascoko atzekaldean titular hau irakurri dut Miss Gipuzkoa berriaren elkarrizketan. Ez dakit ziur zergatik baina barre algara batek ihes egin dit.                    Barre algarak ihes egin bezain pronto, aurreko Miss Gipuzkoak egunkari berean egindako adierazpen batzuk gogoratu ditut. Galdera: ¿Y que opinas del conflicto vasco? Erantzuna: Aun estoy en primero de carrera y no me siento preparada para responder. Quizas al acabarla pueda darte...


Beasaingo Dolarea baserriaren berritze lanak aurrera doaz eta dagoeneko hurrengo urterako lau izarreko hotel bat izango denaren gune ezberdinak forma hartzen ari dira. Kontua da, bere garaian garrantzia asko izan zuen eta Igartzako multzo historikoko zati garrantzitsua den baserri honen pareta bat botatzean dokumentu sinestezin batzuekin topo egin dutela.   Agian Borthuzairen blogerako egokiagoa da gai hau baina azkarrago ibili naizenez, nik neuk azalduko dizuet kontua. Ematen duenez XIII. mendean bi jauntxoen artean apostu bat egin zuten. Jauntxo hauek Igartzako Kontea eta Segovi...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!