Choixen myspacean topatu ditut Bertsio Gaueko argazki hauek eta beste asko Igor Hendrix eta ni neu Nekea aurpegian PD: Errepikatzen banaiz ere, zein ondo pasa genuen...
Gaurkoa saio berezia izan dugu Egunon Goierri saioa. Lehen aldiz musika talde bat izan dugu estudioan eta ordu erdian zehar beraiekin hizketan aritu gara uda partean atera zuten Irradiazioa diskaz. Taldearen izena Milkshake da eta gaurkoan, Pablo Sanchez eta Koldo Amundarain ordiziarrak izan ditugu gurean (bateria-jole eta baxu-jolea eta argazkian bigarrena eta hirugarrena). Autoproduzitu eta Fragment Recordsen laguntzaz banatu duten diska berriaz hitz egin digute eta baita taldearen izaeraz ere. Elkarrizketatuak estudioan izan ditugun lehen aldia izan da (normalean tele...
Aurreko batean kontatu nizuen nola nire gelan mueble berriak sartzen ari nintzen. Ba kontua da, amaitu direla aldaketak eta orain gela apur bat janzteko ordua tokatzen dela. Ohe gainean koadro edo poster bat jartzeko intentzioa nuen eta bapatean, Imanol Aizpuru original bat nuela konturatu nintzen. Xabiertxo sasi-dokumentalerako egin zuen murala da eta obraren hiru piezak enkoadratzera eraman ondoren, ederki geratu delakoan nago. Zenbat balioko ote du hemendik 40 urtera…
Egia esan, ez dut uste sekula eszenatoki baten gainean hain ondo pasa dudanik. Bost urte pasa dira (azkar esaten da…) azken aldiz Spurium eszenatoki batera igo zenetik eta Beasaingo Gaztetxeko 2008 Bertsio Gaua aukera ederra iruditu zitzaigun oroitzapen zaharrei forma berriak emateko. Zortzi bat talde igo ziren taulara atzokoan, Nazka Naranja, Alopecia Genital, En un parque madrileño se me pone como un leño, Residuos Sistematicos, Igor Alustiza & The Surfing Secr...
Bestrik gabe, batzuetan horrelako gauza zoragarriekin egiten duzu topo. Playing For Change: Song Around the World | Stand By Me from Concord Music Group on Vimeo.
Betiko moduan, egin dut nire Durangoko Azkokako urteroko erosketa. Nahiz eta ni ez naizen bertan izan eta anaiak ekarri didan, berdin berdin balio du handik ekarria baita. Orain gutxi irakurri nuen nonbaiten, Entzun! Aldizkariak 144 orriko ale berezi bat atera zuela CD eta guzti eta horrexen bila bidali nuen anaia (beno, bera bere kabuz joan zen eta bidaia aprobetxatzeko eskatu nion). Kontua da, oso gustora ari naizela irakurtzen eta tartean ariketa polit bat aurkitu dudala. Entzun!ekoek musi...
- Nik uste Irujok irabaziko dikela… - Hi, zortzi puntu behera zijok… - Buuuu, baino Olaizola ordue eskatzen ai dek… - Ah! Zer dek? Bigarren zatie? - Uste diat baietz - … - Bukau dek, 21 puntu zijok… - Baa, ...
Azkenaldian, irratia dela eta, musika asko entzuten ari naiz (gehiago posible bazen...). Kontua da, aurkikuntza handiak egiten ari naizela. Adibidez, hurrengo hau. Entzunak nituen beraien pare bat kantu baina lasai entzuten jarri gabe nintzen orain arte. Ea zer iruditzen zaizkizuen Danko Jones eta beraien Lovercall kantua:
Eta hiruretan ordubiak izando dira. Horixe izaten da urtean behin telebista eta egunkari guztiek esaten digutena. Hasieran pozez hartzen dugu berria nahi edo ez (onartu dezagun) parrandarako ordu bat gehiago izaten dugulako. A ze plazerra hiruretan ordularia atzeratu eta ordu bete gehiago dugula jakitea (aaaaaah…). Ziur nire aitak ez duela berdina pentsatzen gaueko turnoa egiten ari denean baina, mundua horrelako da, zer egingo diogu ba? Kontua da “lotarako” oparizko ordu hori ahanzturaren zulo beltzean erortzen dela eta hurrengo egunean gauzak berdin berdin egiten jarraitzen ...
2,36ko altuera, 1.50ko zabalera, 14 zm-ko hamar apal, 21 zm-ko hiru apal... Sekula egindako konprarik hoberena... Orain hoberena geratzen da, betetzen hastea... aaaaaaaaaaagghhh...
Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!
Neutral Milk Hotel bartzelonako Primavera Sound 2014ean izango dira!!! :D