The Indezents bloga >>

Egun hauetan lanpetuegi ibiliko naiz blogean idazteko. Ondo izan!



Anginekin etxean sartuta Garagardo Festaren asteburuan... Vamos, planazo. Hala ere, interneten buzeatzen honako honekin egin dut topo: Zenbat oroitzapen... eta zenbat aldatu diren gauzak Hiru ezkondu... bi ama... eta tamalez, dagoeneko gure artean ez dauden bi...


Ez zait gehiegi gustatu baina tira. Ea hurrengoa.


Kalean da dagoeneko Ben Harperren diska berria. White Lies for Dark Times izena du (Gezur zintzoak garai ilunetarako) eta bertan, Inocent Criminals, bere ohiko taldea, alde batera utzi eta Relentless7 talde berriarekin proba egin du. Honek ez omen du esan nahi Inocent Criminals taldea ahazteko intentziorik duenik baina ematen duenez, gauza berriak probatzeko gogoarekin dabil artista kaliforniarra. Diskaren lehen singleak Shimmer and Shine izena du eta nola ez, kantu izugarria dugu. Ben Harper kantari arrunt bat baino askoz gehiago da; konposatzaile, kantari eta kitarjole honek ez du agian...



Hauxe da gaur laneko mailean jaso dudan e-maila ia lurrera erori naiz barrez. Sentitzen dut  baina ezin izan dut apunte batzuk gehitzeko tentazioa sahiestu (parentesi artean daude):   "El saludo, amigo. (edukazioa badu bahintzat)  Uno hombre me ha dado tuyo email (nun? noiz?). El ha dicho que buscas las relaciones a traves del Internet y quieres conocer la muchacha. ( Hombre, si konozko a La Muchacha de mi vida...) La primera vez conozco a traves del Internet, asi que no se de que comenzar +. (hori da, no vayas directa al grano k me akojono) Me llamo Olesya. A mi de...


Flamenkoaren astean... Nola ez, Camaron


Bideoa ikusi bezain pronto emozionatu egin naiz. Bermeoko haur ijito pare bat kitarra eta kaxoia hartu eta Bermeoko Portuan kantu herrikoia jotzen. Ikuskizun historiko hau (bene-benetan diot) Bermeon interkulturalitatearen alde ospaturiko jaialdi batean gertatu zen. Izugarria kitarjolea, izugarria kantaria eta izugarria Euskal Herrian Euskaran kantuaren bertsio flamenkoa. Bihotz bihotzet diot, eskerrik asko biei! Munduak horrelako zerbait izan beharko luke...


Goiz ibili gara eta azkenean ez da garestiegi atera. Udarako plana egina dago eta dagoeneko joateko gogoz nago... Malta, bagoatz! PD: Garagardoa beraiek asmatu zuten ezta? ;)


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!