Egoera bat, abesti bat

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-12-10 21:58
8

Betiko moduan, egin dut nire Durangoko Azkokako urteroko erosketa. Nahiz eta ni ez naizen bertan izan eta anaiak ekarri didan, berdin berdin balio du handik ekarria baita. Orain gutxi irakurri nuen nonbaiten, Entzun! Aldizkariak 144 orriko ale berezi bat atera zuela CD eta guzti eta horrexen bila bidali nuen anaia (beno, bera bere kabuz joan zen eta bidaia aprobetxatzeko eskatu nion).

Kontua da, oso gustora ari naizela irakurtzen eta tartean ariketa polit bat aurkitu dudala. Entzun!ekoek  musikari ezberdinei “egoera bat, abesti” bat ariketa proposatu diete eta bakoitzak egoera bakoitzerako kantu bat aukeratu du (beste gauza bat aukeratu balute ez lukete eskatutakoa egin…).

Musikaria izan gabe ere joku polita iruditu zait eta nik neuk ere galdetegia bete dut.

01.  Txortan egiteko abesti bat

Sexual Healing (Ben Harperren bertsioa)

02.  Etxea garbitzeko abesti bat

A Jierro! (O’Funk’illo)

03.  Autoan entzuteko abesti bat

Sultans of Swin (Dire Straits)

04.  Etxetik atera aurretik parranda egiteko prestatzen ari zarenean entzuteko abesti bat

It’s a Long Way to the Top (AC/DC)

05.  Lanean, irakurtzen, marrazten zaudela entzuteko abesti bat

The Passenger (Iggy Pop)

06.  Triste edo malenkoniatsu zaudenerako abesti bat

Gu (Anari)

07.  Taberna batean zaudela entzutea gustatuko litzaizukeen abesti bat

Evererybody Needs Somebody to Love (Blues Brothers)

08.  Haserrea, errabia kanporatzeko abesti bat

Guerrilla Radio (Rage Aginst the Machine)

09.  Bikotean edo maite duzun pertsonan pentsarazten zaituen abesti bat

Ez dakit (Txuma Murugarren)

10.  Irratian inoiz jarriko ez duten baina entzutea gustatuko litzaizukeen abesti bat

Ezer ez da ezinezkoa…

Eta zer nahi duzue esatea? Honek duen meme itxurarekin tentazioa handiegia da inori lanik ez jartzeko beraz, badakizu Borthuzai, hasi zurea egiten (irakurle fin bakarra izatearen alde txarrak...)

borthuzai

borthuzai 2008-12-11 19:01 #1

akabo! kostata, baina bukatu dut halako batetan! :-)
Zure abesti eta taldeak ez errepikatzen saiatu naiz, baina azkenean ez dut lortu! :-)
(halere ziur gaur gauean hobeto pentsatu eta zerbait aldatzen dudala... :-)

borthuzai

borthuzai 2008-12-11 19:23 #2

bale kitto! kendu dut ipinita nuen anari-ren abestia! :-)

indezent

indezent 2008-12-11 21:11 #3

Azkarra haiz, azkartra zein efektiboa. Katua entzuteko lotura eta guzti... Ea hurrena animatzen den!

Sugoi

Sugoi 2008-12-11 22:21 #4

It is done... jejeje. Kunplitu dut nik ere... baina lotura barik, ez baitut abestiren bat aurkitu, ta igotzeko gogo barik nabil...

indezent

indezent 2008-12-12 09:25 #5

Niri ere okurritu zitzaidan kantuak igotzea baina ni ere erabat alpertuta nabil ;). Gabonak ote?

Sugoi

Sugoi 2008-12-12 14:34 #6

Mmmmm, agian bai, baina nire kasuan uste dut kronikoagoa dela... izaera kontua badakizu...

Dios Ke Te Crew rap, hip-hop edo llamalo x ona egiten duen talde galegoa da. Hip hopean askotan ikusten den "yo soy mejor ke tu" rollo horiek gabe, hemen duzu euren myspace, entzun nahi baduzu abestiren bat:

http://www.myspace.com/diosketecrew

indezent

indezent 2008-12-12 15:11 #7

Eskertzen da lotura eta baita "mis botines valen 15 talegakos en el Corte Ingles" rolloa ez daramaten hip-hop taldeak ezagutzea. Hala ere badira letra onak dituzten taldeak eta denen gainetik noski Doble V

lekesan

lekesan 2008-12-16 08:45 #8

Kontxo!!! Bortuzai baino gusto ederragoa!!!

Nahiz eta bikotearekin pentzatzen egoten naizenean..uste dut 'Itoiz' baten batena aukeratuko nuela.

Utzi iruzkina: