Aspaldi da blog honetara MEME batekin agertzen ez naizela baina kontua da, ikaragarri gustatu zaidala eta beti gogoratuko dudan datu bat eskaini didala gainera. Hemezortzi urte bete nituen egunean sekula imaginatuko ez nuen opari bat egin zidan nire aitak. Egongelako armairu txiki bat ireki eta ni jaio nintzen eguneko egunkari guztiak atera zizkidan. Beno, hurrengo egunekoak hobeto esan, ni jaio nintzen egunean zer gertatu zen jain ahal izateko. Sekula egin didaten oparirik ederrenetakoa izan da zalnatzarik gabe eta egunen batean, nik ere seme-alabak izaten baditut, errepikatuko dudan...


  Betiko moduan, egin dut nire Durangoko Azkokako urteroko erosketa. Nahiz eta ni ez naizen bertan izan eta anaiak ekarri didan, berdin berdin balio du handik ekarria baita. Orain gutxi irakurri nuen nonbaiten, Entzun! Aldizkariak 144 orriko ale berezi bat atera zuela CD eta guzti eta horrexen bila bidali nuen anaia (beno, bera bere kabuz joan zen eta bidaia aprobetxatzeko eskatu nion).                  Kontua da, oso gustora ari naizela irakurtzen eta tartean ariketa polit bat aurkitu dudala. Entzun!ekoek  musi...