Zein kantu zegoen zerrenden buruan jaio zinen egunean?

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-12-20 19:57
2

Aspaldi da blog honetara MEME batekin agertzen ez naizela baina kontua da, ikaragarri gustatu zaidala eta beti gogoratuko dudan datu bat eskaini didala gainera.

Hemezortzi urte bete nituen egunean sekula imaginatuko ez nuen opari bat egin zidan nire aitak. Egongelako armairu txiki bat ireki eta ni jaio nintzen eguneko egunkari guztiak atera zizkidan. Beno, hurrengo egunekoak hobeto esan, ni jaio nintzen egunean zer gertatu zen jain ahal izateko. Sekula egin didaten oparirik ederrenetakoa izan da zalnatzarik gabe eta egunen batean, nik ere seme-alabak izaten baditut, errepikatuko dudan eta ohitura bilakatzen saiatuko naizen gertaera bat izango da.

Gauzak horrela, gutxi gora-behera badakit jaio nintzen egunean zer gertatu zen baina bada datu bat egunkari haietan agertzen ez zena: Egun hartan kantu zerrenden buruan zein kantu aurkitzen zen hain zuzen ere.

Atzo iluntzean, facebooken nola ez, nire lagun batek (ez facebookeko laguna, benetakoa, nahiz eta facebooken ere badudan), MEME honekin harritu ninduen:

1) Bilatu ezazu estekea honetan jaio zinen egunean number one-an zegoen kantua zein zen.

2) Bilatu ezazu youtuben

3) Jarri ezazu zure horman inongo lotsarik gabe

Ez zitzaidan lotsaren kontua oso argi geratu (beste batzuei suertatutako kantuak ikus-entzutean ulertu nuen hori...) baina ideia ikaragarri gustatu zitzaidan.

Kantua gainera, mitikoa da beraz lotsarik gabe eta harrotasun osoz 1982ko abuztuaren 24ean musika zerrendetako buruan zegoen kantuarekin uzten zaituztet.

Bide batez, zein da zuena?

aimar

aimar 2011-12-20 23:15 #1

Nerea "police" taldea zen every breath you take abestia, lotsa gutxiko kantua jaja

indezent

indezent 2011-12-21 09:56 #2

Ba bai, kantu ederra bai jauna! Beste batzuenak begiratu ordea (gure hamarkadakoak) eta gauza ikaragarriekin topatuko zara jajaja


Utzi iruzkina: