Betiko moduan, egin dut nire Durangoko Azkokako urteroko erosketa. Nahiz eta ni ez naizen bertan izan eta anaiak ekarri didan, berdin berdin balio du handik ekarria baita. Orain gutxi irakurri nuen nonbaiten, Entzun! Aldizkariak 144 orriko ale berezi bat atera zuela CD eta guzti eta horrexen bila bidali nuen anaia (beno, bera bere kabuz joan zen eta bidaia aprobetxatzeko eskatu nion).                  Kontua da, oso gustora ari naizela irakurtzen eta tartean ariketa polit bat aurkitu dudala. Entzun!ekoek  musi...


Mikel Laboari buruz idatzi nuen azken post-a. Asko gara Mikelekin hazi garenak eta horregatik, Mikelekiko lotura berezi bat genuen. Hazi egiten gara eta hazten garen heinean gauzak berriak deskubritzen ditugu. Laboa euskal musikaren baitan handienetarikoa zen. Txikia nintzenean musika asko entzuten nuen, baina nerabetasunean, irakurtzen hasi nintzen.   Denborarekin idazle berriak ezagutu nituen: Juan Luis Zabala, Mariasun Landa, Pako Aristi, Karmele Jaio... Ez dut gogoan nola heldu nintzen baina horrelako batean, Alfonso Sastreren liburu bat heldu zitzaidan. Gazteleraz idatzia bai, ba...


Azken iruzkinak