Berandu baina tira... (hauteskunde aurreko hausnarketa)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-03-12 20:19
2

 

Hamaika urte zeramatzan lanean Ttipi Ttapa telebistak. Azkar esaten da baina ez da batere denbora gutxi tokiko telebista batentzat, Goierri Telebistak adibidez, bost besterik ez ditu eta bizi guztian gurekin egon dela dirudi.

 

Ttipi ttapa telbista Naparroako bortzirietako Telebista zen. Ttipi Ttapa fundazioak sortu zuen eta ordurarte aldizkari bat besterik ez zena Boertzirietako komunikabide garrantzitsu batean bilakatu zen. Kontua da Naparroako gobernuak euskarazko komunikabideei ematen dien laguntzan izugarrizko mozketak burutu dituela. Aurtengoan 9000 euro besterik ez dituzte jaso guztientzat eta kontuan izanda, astean euskaraz, horri bakar bat besterik argitaratzen ez duten argitalpenek ere diru honen zati bat eskuratzeko eskubidea dutela ba horixe, pipa pakete bat erosteko ere ez zaiela iristen bakoitzari.

 

Hala ere, eta hau azken kolpea izan bada ere, arazoa atzetik dator. Naparroako gobernuak TDTaren lizentziak banatzeko garaia iritsi zenean estrategia garbi bat jarraitu zuen. Lizentzia guztiak Naparroako zonalde erdaldunetan banatu zituen eta ez zuen zuen lizentziarik utzi iprraldeko telebistentzat, euskeraz aritzen direnentzat alegia.

 

Kontuan izanda 2010ean seinale analogiko guztiak itzaliko dituztela eta guztiok TDTz besterik ez dugula telebista ikusiko, horrelako erabaki bat heriotza zigorraren parekoa da.

 

Izugarria da urteetan zehar euskarazko komunikabide ezberdinek Euskal Herri guztian gure hizkuntzaren alde egin duten lana baina itsura denez lan horrek ez du ezertarako balio boterean dagoen alderdiak euskararekiko interesik ez duenean edo are gehiago, euskarern aurkako jarrera duenean.

 

Lastima bat da baina Ttipi Ttapa Telebistak bere seinalea itzali beharra izan du eta pare bat lagun lanik gabe geratu dira. Hala ere, ez omen dute itxaropenik galdu Bortzirietako telebista pizteko itxaropena baina gauzak nola dauden ikusita etorkizunak ez du kolore onik.

 

Kontua da, zutabe hau argitaratzen den egunean Martxoaren 1eko hauteskundeak pasata izango direla eta nik behintzat ez dudala bat ere garbi zer gertatuko den. Aspertuta naukate denek, gobernuan daudenek, gobernuan egon nahi dutenek eta berriz ere aurkezteko ezintasunarekin topatu direnek. Ez dakit zer gertatuko den baina beldurra ematen dit ez ote diren berriz ere euskara eta gure kultura galtzen aterako.

 

Balio al du zerbaitetarako gure artean ados jartzen ez jakiteak?  Ba gure hizkuntzari behintzat, ez.

ainarainlondon

ainarainlondon 2009-03-12 21:08 #1

<P>Datorkiguna ikusita... animo&nbsp;euskarazko komunikabideei eta bertako langileeei!</P>

indezent

indezent 2009-03-12 21:49 #2

<P>Baita langile ohiei ere ;)</P>
<P>Aizu, nere esteketan zaude dagoeneko e!</P>
<P>Horrela azkarrago sartuko naiz zure kontuen berri izateko...</P>


Utzi iruzkina: