Musika entzuteko tresna iraultzailea: Spotify
Azkenaldian oso modan jartzen ari dira internetez musika entzuteko aplikazio ezberdinak. Oarin gutxi LastFM gomendatu zidan lagun batek eta egia esan oso tresna interesgarria da.
Hala ere, gaur bertan nire lengusu batek gomendatu didan honek, erraz gainditzen ditu orain arte ikusi ditudan beste guztiak (youtube, goear…). Spotify izena du eta egia esan, pixka bat saltseatu ostean, harrituta geratu naiz tresna berri honekin.
Ematen duenez, gonbidapen bat behar da Spotify erabiltzen hasteko (interesa duenak esan eta gonbidatuko dut). Gonbidapena jaso eta erregistratu ostean, programa bat jeisten dugu eta honen bidez entzun ahal dugu musika. Nahi duzun taldea jarri eta kantu mordo bat agertzen dira informazio gehigarriz jantzita. Kantu zerrendak sortu eta gordetzeko aukera ere ematen du beraz, ez da kantu bakoitza amaitu ostean hurrengoa aukeratzen ibili behar.
Gainera, legala omen da. Tartean behin, kantu eta kantu bakoitzaren artean (hamar bat) topatzen duzun iragarkiekin ordaintzen omen dituzte eskubideak. Horretaz gain, interfacea oso txukuna da, nire iPod maitearen iTunes-a gogoratzen dit (bai, badakit lehen gorroto nuela baina nor zara zu nire harremanetan sartzeko!).
Hala ere, badu bere pegatxoa Spotify honek. Talde euskaldun baten izena sartzea Flisturn Blinkers talde mitiko eta imaginarioarena sartzearen berdin berdina dela alegia. Lastima… Nik oraingoz, nire iPod maitearekin jarraituko dut (azkenean, elkar maitatzen ikasi dugu…).
Iruzkinak
borthuzai 2009-04-07 07:45 #1

bai, niri ere orain pare bat aste edo deskubritu zidan lagun batek Spotify hau, eta oso ondo dago. Ados, ez dago DEN-DENA, baina momentu batetik bestera talde asko entzuteko aukera ematen du, hortxe baitaude! ez dago denbora galdu beharrik inondik 'jaitsi' edo deskargatzen... eta diska osoak ere jarraian entzun daitezke... publizitateak ere ez du 'tabarra' ematen...

azken batetan, nik ere oso balorazio positiboa egiten diodala Spotify honi!

(a! ni ere gonbidapenak emateko prest!)

indezent 2009-04-07 09:24 #2
Honek kontaktu horri bat ematen du jajaja
nerbiox 2009-04-07 15:53 #3
Nik e dexente erabiltzen det.
Pentsa ze ona dan, Sugan e azaltzen dala,jaja.

indezent 2009-04-07 17:22 #4

Zuk sartu zu ala? jajaja.

Hi, haber noiz itten dekken blog bat hostia! Nere postetako iturri on bat galduko diat baino meziko dik.

oier u. 2009-04-08 21:36 #5
Nik ere frogatu nuen (gonbidapen gabe, eta arazorik ez) eta egia esan printzipioz 10 bat. Publizitatea momentuz 2 aldiz agertu zait baina beldurra ematen dit...

Uste dut laster ustelduko dela sistema... eta oker ibiltzea espero dut!

indezent 2009-04-08 22:00 #6

Ez hadi negatiboa izan motel...

i eme 2009-04-14 14:01 #7
epa!
gonbidapen bat pasako diak... bakik nola gustatzen zaidaken holako gauzetan saltxeatzea... gure iPod maiteengatik ;)
PD: LastFM'ri gutxi geratzen zaiok ordaindu gabe entzuteko (probatu diaten onena).
indezent 2009-04-14 18:15 #8

Ederki, mailera pasako diat.

Ea gustatzen zaiken!

bewater 2009-04-16 15:10 #9

ganboko inbita batengatik aldatzen diat honen inbita, zain neok

indezent 2009-04-16 17:24 #10
Lasai, hi hizateatik gratis. Edozeinek esaten ziok ezetz halako tipo peligrosoi ;)
Utzi iruzkina: