Claudia Salinger emakume bat da! Eta aze emakumea...
Ez dakit Bosteko Familia gogoratzen duzuen. ETB 1ean botatzen zuten telesail bat zen. Bertan, Salinger anai-arreba umezurtzen gorabeherak kontatzen zizkiguten baina ez da telesail honen argumentua blog honetara ekarri nahi dudana egia esan, ez bainuen gehiegi jarraitu.
Kontua da, telesail hartan agertzen ziren hainbat aktore (gehienak), oso ezagunak direla gaur egun, eta haietako bat da, gaurkoan post hau idaztera eraman nauena. Hemen dituzue:
Ederki, has gaitezen. Ezkerretik hasita lehena Scott Wolf duzue. Telesaila antenan zegoen garaian bera izan zen zinera salto egin zuen lehena (Ekaitz Zuria filmean agertu zen adibidez). Hasiera ona izan zuen baina gerora ahanzturaren zuloan erori da tipo hau (Wikipedian ez du artikulurik).
Bigarrena Neve Campbell dugu. Egia esan, aspaldian ez dut inon ikusi baina garai hartan film bat baina gehiagotan ikusi nuen (Jovenes y Brujas eta Scream guztiak gehienbat). Egin duen azken filma Scream 4 izan da 2010ean beraz, ez dut uste askoz gehiago ikusiko dugunik…
Goran erdian duguna, Matthew Fox. Telesail hau eta gero ez genuen inon gehiago ikusi baina Lost telesail izugarrian Jack Shepharden papera egiten duenez zerua irabazita dauka. Niretzat behinipein...
Hurrena… Egia esan ideiarik ere ez dut. Ez dut pertsonaia hura gogoratzen. Inork gogoratzen badu eskertuko nuke. Aktorea ere, ideiarik ez noski.
Bere ondoan, zer esan… Jennifer Love Hewitt. Telesail honi esker ezagutu genuen, Se lo que hicisteis… filmeei esker gure amets hezeen protagonista nagusi izan zen eta gaur egun, garai zaharrak gogoratzeko bada ere, noizean behin Entre fantasamas telesailean ikusi dezakegu.
Eta argazkiaren erdian! Bai! Hona iritsi nahi nuen; Claudia Salinger! Edo berdina dena Lacey Chabert. Beno, kontua da familiako txikia genuela Claudia, bibolina jotzen zuen eta aingerutxo kutsua ematen zion bere pertsonaia maitagarriari. Kontua da, nik telesaila ikusten nuenean Claudia Salinger haur bat zela (aurreko argazkian baino gazteagoa) eta gaur bertan, Marca.com web-gunean bere aurpegiarekin topatu naizela eta maitemindu egin naizela (gauzak modu lasaiean esatearren...). Aurpegia ezaguna egin zait eta bai, gogoratu dut! Bibolina jotzen zuen neskatxa maitagarri hura da!
Beno, (al tema!), ba esan beharrik ez dagoela aingeru maitagarri bat izaten jarraitzen duela, ederki hazi dela eta bibolina jotzen ikasteko gogoa sartu zaidala. Erakutsiko al dit?
PD: Eta nire adinekoa da... Ba hori maitemindu naizela. Ezagutzea bakarrik falta...
Iruzkinak
kareu 2009-07-02 21:24 #1
bueno ezautzea ezautzea... bakarrik,

gero bere aitai eskue eskau, elizan egune hartu apaizekin hitzein ta gero, inbitaziok banau, trajek erosi...

ez dek horren erreza e!

baño animo betire!

indezent 2009-07-03 09:16 #2
Hi! Eneok hain azkar konprometittu behar... Lehenengo ezautu, y luego, haber k surge k todavia estoy en edad de merecer... ;)
Utzi iruzkina: