Ez dakit Bosteko Familia gogoratzen duzuen. ETB 1ean botatzen zuten telesail bat zen. Bertan, Salinger anai-arreba umezurtzen gorabeherak kontatzen zizkiguten baina ez da telesail honen argumentua blog honetara ekarri nahi dudana egia esan, ez bainuen gehiegi jarraitu. Kontua da, telesail hartan agertzen ziren hainbat aktore (gehienak), oso ezagunak direla gaur egun, eta haietako bat da, gaurkoan post hau idaztera eraman nauena. Hemen dituzue: Ederki, has gaitezen. Ezkerretik hasita lehena Scott Wolf duzue. Telesaila antenan zegoen garaian bera izan zen zinera salto egin zuen lehena (E...