Alpertuta. Zein luzea egin behar den Uztaila...

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-06-15 19:42

Herriko Festak (hizki larriz bai) pasa ziren eta nahiz eta bloga nahiko abandonatua dagoen, bai, bizirik nago. Kontua da izugarri alfer nabilela eta ez dudala blogean idazteko indarrik aurkitzen.

 

Aurrekoan film eder bat ikusi nuen eta pentsatu nuen kritika txiki bat idaztea… Hala ere, horixe, pentsatu bakarrik egin nuen. Europar Batasuneko hauteskundeen ostean entzundako adierazpen batzuk ere eman zidaten post bat baino gehiagorako lehengaia baina hortan geratu ziren, lehengaiean…

 

Eta sevillar batekin Euskal Herriko Hizkuntza Politikaz aritu nintzeneko hura? Ba, keba, pare bat garagardo gainean nituela dibertigarriagoa zen... Ah! Eta beste pare bat tontakeri ere pentsatu ditut baina pffff… ez dut gogorik, alpertuta nabil. Eta larunbatean ikusi nuen kontzertua! Baina ez, ez dut gogorik… mmm, une poetaren bat ere izan dut baina… batez, hobe barruan utzi… Aurrekoan irakurri nuen emakume euskaldunen bihotzak ezikusiarena eginez konkistatzen direla…

 

Eta Erreala, Aperribay eta Martin Lasarte! Hau bai trinitate Santua…Pfff, hauek bai ematen didatela pereza… Ramoncin agian? Oso esker-onekoa da berarekin sartzeko… Horretarako ere ez dut gogorik… Hala, hoberena horrelaxe utzi.

 

Ba hori, alpertuta nabilela eta facebook alu horrek ez didala batere laguntzen. Sartu, hilara bat idatzi eta esan beharrekoa esanda (tentazio gehiagi). Etorriko dira garai hobeak, horixe ba, etorri gehiagokoak alegia.

 

Bitartean honekin konformatu. Azalduko nizueke nor diren eta nola ezagutu ditudan baina… pfff badakizue, oso liatuta harrapatu nauzue. Ondo izan!
 


Utzi iruzkina: