Zer gertatuko litzateke 13 urteko haur bati Walkman bat oparitu ezkero?
26 urte. Horiek dira munduan daramatzadan urteak nahiz eta 27tik gertuago nagoen... Bale! Gainean ditut!
Ez dira gehiegi, gaztea naiz oraindik gauza asko ezagutu beharrekoa. Hala ere, bizi izan ditudan urte hauetan aldatu omen da gehien mundua. Batzuek diotenez (nahiz eta Rajoyren lehengusuak ez onartu...), azken 50 urteetan munduak aldaketa gehiago eta latzagoak jasan ditu azken 2000 urteetan baino. Bai fisikoki (Home dokumentalean ederki agertzen zaigun moduan) eta baita sozialki ere (Oarin 50 urte ez zekiten pantaila bat zer zen ere).
Gauzak horrela galdera mordo bat sortzen zaizkit buruan. Ba al daki nire 10 urteko lehengusuak pezeta bat zer den? Ulertuko al du sekula garai batean mobilik gabe bizi izan ginela? Eta zer gertatuko litzateke Walkman bat oparituko banio? Erantzuna hemen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: