Like A Rolling Stone XIV: Dave Matthews Band

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2010-03-23 19:40

Kaliforniako trilogia amaitu ostean, Like A Rolling Stone tartea eremu geografiko bati lotzeari utziko diogu. Hala ere, ez gara oso hurrun joango gaur protagonista izango dugun taldea estatubatuarra baita berriz ere, Virginiako Charlottesville hirikoa hain zuzen ere.

Talde honek taldekideetako baten izena darama eta horrek normalean, taldeko burua bera dela esan nahi du. Kasu honetan, hori ez da erabat zuzena geroxeago azalduko dugun bezala.

Gaurkoan, Like A Rolling Stone tartean, Dave Matthews Band.

1.- REMENBER TWO THINGS

Dave Mathhews Band taldearen historia 1990ean hasi zen Virginiako Charlottesville hirian (Estatu Batuetako hegoaldean).

Hala ere, aipagarria da hori guztiaren aurretik Dave Matthews kantari, musikagile eta kitarjolearen biziari errepaso txiki bat ematea bere musikaren nahasketa grina hobeto ulertzeko.

Hego Afrikan jaio zen 1967an baina bi urte besterik ez zituela New Yorkera joan ziren bizitzera bere aitak IBM enpresan lan bat lortu zuelako (Hortik bere nazionalitate amerikarra). 70ko hamarkada hasieran Cambridgera joan ziren (Ingalaterra) eta bere aita hiltzean 1977an, Hegoafrikara iztuli ziren. Horren ostean, Amsterdamen pasa zuen nahikoa denbora eta azkenean, musikak deituta edo, Charlottesvilleko Miller’s tabernan amaitu zuen tabernari lanetan jazz eta blues musikariz inguratuta.

Taberna honek gainera protagonismo galanta du Dave Matthews Band taldearen sorreran bertan ezagutu bait ziren kide gehienak.

Miller’s taberna musikariz betetako antro bat zen. Bertan, zuzeneko musika zuten gau eta egun eta entzule gehienak ere musikariak izan ohi ziren. Dave Matthewsek bere etxeko bakardadean besterik ez zuen musika egiten lotsa ematen bait zion inguruan zituen musikari handien aurrean bere musika erakustea.

Egun batean, tabernako bezeroa zen Ross Hoffman abokatuak bere estudioan kantu pare bat grabatzera animatu zuen Dave (taberna hartan abokatuak ere musikariak ziren…).

Jendeaurrean jotzeak ez zuen konbentzitzen oraindik baina estudioan kantu batzuk grabatzearen ideia gustatu zitzaion. Horretarako Miller’s-eko bezero eta musikari ohiak ziren Carter Beaford eta LeRoy Moore saxoari laguntza eskatu zien.

Hiruen artean grabaketa eta entsegu batzuk egiten hasi ziren baina nahi zutena egin ahal izateko musikari gehiago behar zituztela konturatu ziren. Gauzak horrela, Charlottesvilleko Jazz gurua zen John D’Earthek gomendatuta 16 urte besterik ez zituen Stefan Lassard baxujoleari deitu zioten.

Tabernan entsailatzen hasi ziren hutsik geratu bait zen inspekzio baten ondorioz eta Daven lankide zen Peter Grietar ere entseguetara gerturatzen hasi zen. Egun batzuetan, taldeko teklen jabe egin zen. Taldearen formazioa osatua zegoen baina kantu batean bibolin bat behar zutela iruditu zitzaien eta Boyd Tinsley bibolinjoleari deitu zioten. Kantu bakarrerako nahi zuten baina lehen estseguaren ostean, taldeko kide biurtu zen.

Gauzak horrela, eta Dave Matthewsek zuzenerako zuen lotsari aurre eginez taldea kontzertuak ematen hasi zen. Arrakasta itzela lortu zuten eta denbora gehiegi pasatzen utzi gabe, kontzertu bat grabatu eta beraien lehen diska argitaratu zuten 1993an: Remember two thinghs. Ordurako Peter Grietar pianojoleak taldea utzia zuen.

Diska hartakoa da Tripping Billies hau.

2.- UNDER THE TABLE AND DREAMING

Diskak harrera ederra izan zuen eta urteko errebelazio independiente garrantzitsuenaren modura etiketatu zuten aldizkari espezializatu batek baino gehiagok.

1994ean beraien bigarren diska grabatu zuen taldeak eta oraingo honetan estudioan sartu ziren lan berria sortzeko. Under The Table And Dreaming izena zeraman eta Dave Matthewsen arrebari dedikatu zioten. Anne Matthews bere senarrak akabatu zuen urte batzuk leheneago eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.

Diska honek taldearen izena Estatu Batuetako zirkuitu musikalean indartzen lagundu zuen eta Dave Matthews Bandek mundu mailako bira bati ekin zion Amerika eta Europan zehar.

Under The Table Dreaming diskakoa da jarraian entzungo dugun Sattellite

3.- CRASH

1995ean bira hura utzi eta diska berria grabatzen hasi den Dave Matthews Band. Ordurako, Under The Table and Dreaming platino laukoitz bilakatu zen eta zale guztiak diska berriari itxaroten zeuden.

Crash izena eraman zuen hirugarren lan honek eta ez zion inorri hutsik egin. Gaur egun oraindik, taldearen diskarik borobilenaren aurrean gaudela esan daiteke. Kritika eta zaleek grina osoz txalotu zuten eta taldea Estatu Batuetako pop izar mailara altxatu zuen.

Hala ere, honek ez zuen taldearen jarrera aldatu eta lehen diskatik musika mota berbera egiten daramatela esan daiteke. Beraien hitzetan, sustraiei helduta jarraitzen dute.

Crash diska antologiko honetakoak ditugu Crash Intome, saio honetan mila aldiz entzun dugun Two Steeps edo jarraian entzungo dugun So Much To Say.

4.- BEFORE THESE CROWDED STREETS eta EVERIDAY

Taldeak bira amaiezinak egiten eta zuzeneko diskak argitaratzen jarraitzen zuen eta 1998an estudioko beste lan bat kaleratzeko erabakia hartu zuten.

Before These Crowded Streets izena zuen eta kritikak izugarri txalotu zuen. Horretaz gain, taldeko teklista berria aurkezteko balio izan zuen estudioko hirugarren lan honek. Egun hartatik aurrera, Butch Taylor izango zen.

2000. urtean hurrengo diskan lanean hai ziren eta 2001ean Everiday lana aurkeztu zuten. Bertan aldaketa txiki bat eman zen taldearen musikan lehen aldiz Dave Matthewsek kitarra elektriko bat hartu bait zuen.

Aldaketa horren froga dugu jarraian entzungo dugun Dream Of Our Fathers kantua.

5.- BUSTED STUFF

2002a urte garrantzitsua izan zen Dave Matthews Band taldearentzat. Alde batetik beraien hurrengo estudio diska kaletaru zuten (Busted Stuff) eta bestetik sekula eman duten kontzerturik handiena eskaini zuten.

New Yourken izan zen, helburu benefikoak zituen eta Central Park betetzea lortu zuten. 100.000 pertsonatik gora bildu omen ziren kontzertu hartan eta nola ez, zuzeneko beste diska bat argitaratzeko probestu zuten. Kontzertu hartan 2 milloi dollar bildu zituzten hezkuntza publiko eta New Yorkeko parke publikoentzat.

Estatu Batuetatko talderik garrantzitsuenetako batean bilakatzen ari ziren eta eta beraien diska berriak, aipatu berri dugun Busted Stuffek alegia, harrera izugarria izan zuen. Diska hartakoa duzue Grey Street kantua.

6.- STAND UP eta BIG WHISKEY & THE GROOGRUX KING

Taldeak zuzenkoak ematen jarraitu zuen eta dagoeneko ohikoak dira Dave Matthews Band taldearen udako nazioarteko birak. Aurreko urtean adibidez Euskal Herrian izan ziren eta kontzertura gerturatu zirenei ere ez zieten hutsik egin.

Gaur arte beraien azken diska dena aurkezten ari ziren garai hartan, Big Whiskey and the GrooGrux King eta diskarekin ere zale eta kritikoak gustora utzi dituzte berriz ere.

Stand Up lana ere kaleratu zuten 2005ean baina ez zuen arrakasta gehiagi izan ez salmenta eta ezta kritika aldetik ere.

Hala ere, diska hau kaleratu aurretik bi taldekideei agur esan beharrean egon ziren Dave Matthews Band taldekoak. Ez modu berdinean ordea.

Alde batetik, Butch Taylorrek taldea uzti zuen Dave Matthews Banden kontzertu erritmo geldiezina aitzakitzat hartuta eta bizitza lasaiago hartzea erabaki zuen.

Bigarren agurra ordea, gorragoa izan zen. LeRoy Moore saxoa istripu batetik eratorritako konplikazioen ostean hil egin zen eta taldearentzat kolpe gogorra izan zen. Azken diska berari dedikatu zioten eta Dave Matthewsen hitzetan LeRoyren musika presente omen dago diskako kantu guztietan zehar.

Diska honetako kantuak ditugu Funny The Way Is It, Why I Am edo jarraian entzungo dugun Shake Me Like A Monkey.

Horrelaxe amaitzen da gaur egun arte Dave Matthews Band taldearen ibilbidea. Hala ere, kontziente gara bidean informazio asko geratu zaigula eta azken tartetxo hau aprobetxatu nahiko genuke zorra hori kitatzeko.

Tartearen hasieran aipatu dizuegu taldearen izenak ez duela esan nahi duena ematen. Hau da, Dave Matthews ez dela taldeko lider eta buru bakarra. Kontua da, egun batean taldeak afaltzeko mahai bat hartu nahi zuela jatetxe batean eta deitu zuenak erreserba egiteko izena eman zuenean, Dave Matthews aldegia, jatetxekoak Dave Matthews Band apuntatu zuen erreserba livuruxkan. Barregura sortu zuen honek eta izen horrekin hasi ziren kontzertuak ematen.

Lehen diska grabatzean izena aldatu nahi izan zurten baina beranduegi zen dagoeneko. Hala ere, onartu beharrean gaude Davek eramaten duela normalean sorkuntzaren pixu nagusia

Kontatu dizuego baita ere, hasieran zuzenerako lotsa zuela Matthewsek baina taldearen ibilbidearen ostean garbi geratu da ederki gainditu zituela beldur hauek. Behin eta berriz errepikatu dizuegu zuzeneko diskak argitaratzen jarraitzen zutela ezta? Ba azti datuarekin. Dave Matthews Band taldeak estudioko 6 diska kaleratu dituen bitartean, zuzeneko 14 argitaratu ditu.

Hau ikusita gaurko atala amaitzeko modu bakarra dagoela iruditzen zaigu. Hementxe duzue Dave Matthews Band taldearen zuzeneko kantu bat: Crash diskako Two Steeps alegia.


Utzi iruzkina: