Like A Rolling Stone XII: Incubus
Azkeneko Like A Rooling Stone tartean Rage Against The Machine taldeaz aritu ginen eta Los Agelesera jo genuen laukote indartsu honen bila.
Aste honetan, talde berri bat hobeto ezagutzea tokatzen zaigu eta behin Californian egonda, ba hemen bertan geratzea erabaki dugu.
Makina bat talde ezagun atera dira lurralde honetatik azken hamarkadetan eta horregatik, zaila izango zaizue gaurkoan zein taldez arituko garen asmatzea. Hoberena, buelta gehiago eman gabe gaurko gonbidatuak aurkeztea izango dugu.
Gaur, Like A Rolling Stone saioan, Incubus.
Incubus 1991n sortu zen Californiako Calabasas herriko garage batean.
1990ean Jose Pasillas baterijoleak, Mike Einzinger kitarjolea ezagutu zuen. Azken honek, Alex Katunick baxujolearekin entsailatzen zuen eta interesgarria iruidtu zitzaien hiruen artean beste talde batzuen bertsioak jotzen hastea.
Gauzak horrela, Megadeth eta Metallica bezlako taldeen bertsioak jotzen hasi ziren baina Pasillak ez zuen oso gogoko errepertorio hau eta taldekideak beraien kantuak sortzera bultzatu zituen.
Kantari bat behar zuten eta Pasillas bera, haurtzaroko langun batez oroitu zen, kantari doai izugarriak omen zituen eta bere izena Brandon Boyd zen. 15-16 urte besterik ez zituzten garai artan
Taldea gorputza hartzen ari zen eta kontzertu txikiak ematen hasi ziren festa txiki eta klub ezezagunetan.
Taldea izenik gabe ari zen eszenatokira igotzen eta egun batean Mike-k Incubus hitza aurkitu zuen hiztegi batean eta definizioa irakurri zien bere taldekideei. Incubus, Erdi Aroko kondairetan agertzen zen deabru bat da. Gauetan emakumeen ohera gerturatu eta lo zeuden bitartean harreman sexualak izaten omen zituen beraiekin. Egun hartatik aurrera, Incubus moduan izan dira ezagunak.
Taldeak kontzertuak ematen jarraitzen zuen eta pixkanaka ezagunak egiten hasi ziren bere inguruan.
Halako batean, Mark Shoffner managerra ezagutu zuten eta bere estudioan kantu batzuk grabatzen utzi zien inolako kontraturik gabe. Grabazio haien emaitza izan zen Incubusen debut lana izan zen Fungus Amongus. 1995eko azaroa zen.
Diskak nahiko arrakasta lortu zuen eta DJ Lyfe batu zen taldera. Honekin, Inmortal Records disketxearekin sinatu Enjoy Incubus diska argitaratu zuten Fungus Amongus debut laneko kantuekin eta bi kantu berriekin.
Diska hartakoa da jarraian entzungo dugun kantua: You Will Be a Hot Dancer
Fungus Amongus diskak nahiko buelta eman zituen nahiz eta kopia gehiegi ez argitaratu eta horietako bat Korn taldearen eskuetan erori zen. Izugarri gustatu zitzaien Calabasaseko mutilen lana eta berain bira europeorako telonero moduan eraman zituzten.
Bultzada izugarria suposatu zuen honek Incubusentzat eta beraien bigarren lana argitaratzeko probestu zuten aukera. SCIENCE izena jarri zioten eta 1997an ikusi zuen argia.
Bigarren lan honetan Incubusen musika gaur egungo Incubus soinura geturatzen hasi zen gerora Nu Metal deitu zitzaionaz hurruntzen hasiz.
Diska hau aurkezten ari zirela arazo ezberdinak izan zituzte DJ Lyfe diskjokeyarekin eta DJ Chris Kilmore sartu zen bere ordez taldean.
S.C.I.E.N.C.E. honetako dugu Jazz-funk-metal doinuko Deep Inside hau.
Bigarren lan hau argitaratu ostean konztertuak jo eta joa ritu zen taldea eta berriz ere, dagoeneko ohikoa zen moduan, kontzertuak emateari utzi zioten hurrengo diskan lanean hasteko.
Make Yourself izan zen Incubusen hirugarren diska eta berari esker lortu zuten gaur egun duten nazioarteko sona.
Diska honen 2.000.000 diska saldu ziren mundu osoan zehar eta hori, ez da edonork lortzen duen marka. Incubusen zaleak segunduero biderkatzen ari ziren eta zale berri hauek Fungus Amongus eskuratzeko modua eskatzen ari ziren. Hori dela eta, taldearen lehen lana berrargitaratu zuten 2000. urtean.
Incubuseko kideen bizia aldatu zuen Make Yourself diskakoak dira artzean Stellar, saio honetan mila aldiz entzun dugun Make Yourself edo jarraian entzun ahal izango dugun Pardon me.
Make Yourselfen nazioarteko arrakasta izugarriaren ondoren taldea bizkor hasi zen hurrengo diska grabatzen eta 2001eko urrian Morning View diskako lehen singela aurkeztu zuten.
Diska askoz helduagoa izan zen Morning View, landuagoa eta esan dezkaegu gaur egun duten soinura diska honetan iritsi zirela.
Gauzak ederki ari ziren ateratzen salmenta eta arraksatari dagokionean baina taldean arazo txiki batzuk garrantzia hartzen hasiak ziren.
Alex Katunich baxujolea ez zegoen gustora taldearen musika hartzen ari zen bidearekin eta taldea uztea erabaki zuen. Bere ordez, Ben Kenney sartu zen eta ez zuen gehiegi behar izan taldean ongi lan egite hasteko.
Horretaz gain, garai hauetan Mike Einziger, Jode Pasillas eta Ben Kenney proiektu paralelo batean lanean hasi ziren. Time Lapse Consortium da taldearen izena baina ez omen du talde izaerarik. Einzigerren hitzetan, lasaitasunerako terapia bat besterik ez omen da.
Morning View honetako dugu Wish You Where Here hau
Baxujole berria erabat integratuta zutela, hurrengo diska grabatzen hasi ziren eta 2004ean A Crow Left Of The Murder argitaratu zuten.
Lehen singlea atzean dugun Megalomaniac izan zen eta nahikoa polemika sortu zuen bideoklipean Hitler eta Bush agertzen zirelako. Hala ere, taldekideei ez die polemika honek sekula lorik kendu.
Diska honekin bira europear berri bati ekin zioten eta tartean Donostiako Belodromoan izan ziren A Crow Left Of The Murder hau aurkezten. Kontzertu bikaina izan zen.
Diska honetako singleak aipatu dugun Megalomaniac, Talks Show On Mute eta A Crow Left Of The Murder izan ziren baina guk beste kantu bat aukeratu dugu lan hau hobeto ezagutzeko: Sick Sad Litle World.
2006an A Crow Left Of the Murder bira utzi eta gaur arte beraien estudioko azken lana dena prestatzen hasi ziren: Light Grenades
Diska honetan buelta bat gehiago eman zion Incubusek bere musikari eta konposizio zein doinu aldetik, are landuagoa bazen ere, hitzetan, A Crow Left or The Murderren agertzen hasi ziren jarrera batzuk nabarmenak izaten hasi ziren.
Diskaren izenburuak adibidez intentzio eta esanahi garbi bat ditu. Gure irudimena eta inteligentzia omen dira mundu honen gaitz guztiak apurtzeko dugun armarik garrantzitsuena eta horiek omen dira beraien azken lanari izena ematen dien argizko granada hauek.
Diska honetakoak dira atzean dugun Anna Molly edo jarraian entzungo dugun Oil and Water kantua
Diska honen ostean taldeak atseden bat hartzea erabaki zuen. Taldekideetako batzuk familia izan zuten eta denbora beste gauza batzuetan pasatzeko gogoa azaldu zuten. Brandon Boyd adibidez, artea ikasten hasi zen unibertsitatean eta Mike Einziger kitarjolea musika konposizioa ikasten hasi da.
Hala ere, bilduma bat argitaratzeko denbora bilatu zuten eta 2009an kaleratu zuten Monuments and Melodies.
Bi CDz osatutako lana da. Lehen konpaktuan beraien arrakasta handienak aurkitu ditzakegu bi kantu berrirekin batera. Diska irekitzen duen Black Heart Inertia eta isten duen Midnight Swin.
Bigarren konpaktuan aldiz bertsio eta rareza batzuez disfrutatzeko aukera izango dugu.
Monumets ad Melodies hau hobeto ezagutzeko lehen CDa irekitzen duen kantua aukeratu dugu: Black Heart Inertia
Ba horrelaxe amaitzen da gaurko Like A Rolling Stone tartea orain arte, Incubus taldeak ez duelako diska gehiago kaleratu.
Hala ere, ziur gaude hemedik gutxira beste diska batekin agertuko zaizkigula.
Bitartean, eta saio hau isteko, lehen aipatu dugun Time Lapse Conortium talde paraleloaren kantu batekin agurtuko gara. Bertan, Incubuseko taldekide guztiek hartzen dute parte Brandon Boyd kantariak ezik eta zuzeneko diska bakar bat dute.
Live At The Roxy Theatre horretakoa da Grimace hau.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: