The Indezents bloga >>

Aspaldi da blog honetara MEME batekin agertzen ez naizela baina kontua da, ikaragarri gustatu zaidala eta beti gogoratuko dudan datu bat eskaini didala gainera. Hemezortzi urte bete nituen egunean sekula imaginatuko ez nuen opari bat egin zidan nire aitak. Egongelako armairu txiki bat ireki eta ni jaio nintzen eguneko egunkari guztiak atera zizkidan. Beno, hurrengo egunekoak hobeto esan, ni jaio nintzen egunean zer gertatu zen jain ahal izateko. Sekula egin didaten oparirik ederrenetakoa izan da zalnatzarik gabe eta egunen batean, nik ere seme-alabak izaten baditut, errepikatuko dudan...


Astelehen goizean egin zuen publiko Beasaingo anbulatorioak aurkikuntza sinestezina. Gregorio Goikoetxea Balerdi ohiko osasun azterketa bat burutzera joan zen bertara nahiz eta emazteak derrigortu behar izan zuen hogeita bost urte medikura joan gabe zeramatzala eta. “Burugor jartzen denean, ez dago Maritxuri ezetzik esango dionik…” adierazi zuen kazetarien aurrean. Azterketa amaitzean eta Gorrotxategi doktoreak idixko bat baina indartsuago zegoela ondorioztatu ostean, bere bizi ohiturez galdezka hasi zitzaion 72 urteko gabiriarrari. Galdeketa amaitzean anbulategiko mediku, erizain, ida...


Ziur noizbait filme hontaz hitz egin dizuedala. Nire pelikula kuttunenen artean aurkitzen da (Top 5ean ziur!) eta arrazoi ezberdinak ditut hau argudiatzeko. Lehenik, tonu eta erritmoarekin erabat identifikatua sentitzen naizela. Bigarrenik, musika (aukeratutako kantuak entzun besterik ez duzue). Eta hirugarrenik, zinera bizi hobe batera pasa den gazte-aldizkari baterako kritika idazteko intentzioarekin ikustera joan nintzela (Matraka ederra eman genuen...) eta filme hark ez zidala hasiera batean gehiegi esan. Esan beharrik ez dago, azkenean, filme ikaragarri batekin topatu nintzela. H...


Orain dela urte-bete inguru dokumentu eder honekin topatu nintzen. Irina Werning argazkilariaren lana dugu eta estekari klik egin badiozue ikusiko zenuten moduan, iraganeko argazkiak leku eta egoera berdinetan errepikatzean datza (Gehienetan kilo batzuk gehiago eta ile gutxiagorekin). Interesgarri zein dibertigarria iruditu zitzaigun proiektua lagun talde bati eta guk ere halako zerbait egitearen ideia sortu zen. Hala ere, beste asko bezala, gargardo eta garagardo artean galdu den ekimena… Irina Wening-ek ordea lanean jarraitu du eta orain gutxi Back To The Future 2 argazki saila argit...


Vodafonen jarraitzen dut… Bai, tontoa naiz, badakit. Hala ere, eta Albert Einsteinek esan zuen moduan, mugarik ez duten bi gauza besterik ez daude; unibertsoa, eta gizakiaren ergelkeria… Badira pare bat hilabete Vodafoneko informazio telefonotik deika dabiltzala. Hasieran zuzenean moztu egiten nien baina kokoteraino bukatu nuen (ez dute sekula amore ematen…) eta egun batean, deia hartu nuen. Izugarrizko mauka omen zuten niretzat! Azken generazioko smartphone lerden bat muxu-truk, ditudan puntuen truke! Besterik ez! Hala ere, eta nire harridurarako, ez ninduen eskaintzarekin liruratu. ...


Aspaldi ikusi ez dudan laguna batek idatzi berri dit. Bere emailean murgiltzen hasi eta aspaldiko mezuetan galdu omen da gaur. Horretan ari zela, garai batean (ez dakit zenbat urte pasa diren ere...) Segura Irratian aurrera ateratzen genuen Keler Nation saiotik, KELER garagardo markara bidali genuen gutun hau aurkitu omen du. Esan beharrik ez dago, ez genuela erantzunik jaso. Hementxe duzue:   Estimado señor o señora que lee los e-mails de Keler:Le escribo esta misiva para confesarle que desde muy temprana edad somos asiduos consumidores de su producto estrella y cu...


Plazan musika entzuten da, buruko minak gosea kendu dit edo… Gaur euria egin du. Ikaragarri gustatzen zaizkit horrela hasi eta bukatzen diren olerki eta kantuak. Garrantzi handirik gabekoak diruditen baiztapenekin hasten dira. Karga emotibo handia ezkutatzen dutenak ordea, aski sinbolikoak… Lehen esaldi hori irakurri edo entzutean, jarraian etorriko den burutapenaren mamia hori izango dela pentsatzen duzu baina ez, oker zabiltza. Baieztapen hori; plazan musika entzuten dela… Buruko minak gosea kendu diola edo… Gaur euria egin duela, burutapen horren lekukoak besterik ez dira. Une horretan,...


Imaginatu PPren mitin bat. Eskanatoki eder bat altxatu dute, altabozez jostita eta kanpaina diseinatzaile iaioren batek prestaturiko mural ederrez jantzia. Alderdiaren kantu modernoa entzuten da (nahiz eta, onartu beharrean nago, kantu horrek belarrietatik odola ateratzea eragiten didala…). Bapatean, aurkezlea atera da eta atzetik… Tonadillera bat. “Que viva España” edo halakoren bat birikak lehertu beharrean kantatuz. Jendea bitartean, Ole-ka begietatik malkoa dariola. Turnoko hautagaiak bere espitxa bota ostean, flamenco doinuak entzuten dira eta lau neska igotzen dira sevillana batzuk da...


Gogoan dut Flume entzun nuen lehen aldia. Zerbait ikutu zidan barrenean lehen entzunalditik eta kantu eder horren atzean nor edo zer zegoen ikertzen hasi nintzen. “For Emma, Forever Ago” Bon Iver amerikarren lehen diska izan zen eta hiru urte geroago, nire diska kuttunetakoen artean egoten jarraitzen du. Hitz egin dizuet behin baina gehiagotan Justin Vernonen proiektuaz (hemen eta hemen dibidez) eta egia esan, blog honetako artikulu asko eta asko diska zoragarri hori atzean nuela idatzi ditut. Horregatik, deseatzen nintzen diska berria esku artean izateko eta Azkenan, iritsi zaigu. Aurrera...


Sistemaren zitalkeria, klase-politikoaren profesionalizazio, hurruntze eta lotsagabekeria, bankuen diktadura, medioen zirkoa, demokrazia honen postdemokratizazioa, frustrazioa, inpotentzia... Denbora daramat guzti honetaz hitz egiten blog honetan, iritzi testuak “Noiz arte?” aspertu batekin amaitzen. Denbora daramat “zer egin dezakegu bakarrik?” horren atzean ezkutatzen, euskal gatazkaren prioritatea aitzakia moduan erabiltzen ezer gehiago ez egiteko... Denbora daramat kokoteraino. Iraultza sozial, politiko, ekonomiko eta gehienbat, iraultza etiko eta moral bat eskatzen. Denbora daram...


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!