The Indezents bloga >>

Duela hiru urte ikaragarrizko kaskarrekoa hartu nuen eskiatzen. Hegan atera nintzen eta zortzi bat metro aurrerago hartu nuen lur kopetarekin beste hogei bat metro lurretik egiteko. Nire lagunen hitzetan, hildako katu baten moduan geratu nintzen lurrean. Estazioko langile bat iritsi zen nire ondora eta erabat larrituta galderak egiten hasi zitzaidan; Zenbat behatz ikusten dituzu? eta halakoak. Behatz kopuruarekin asmatu ostean hankak sentitzen ote nituen galdetu zidan. Nik bitartean ikaragarrizko buruko mina nuen eta eskularrudun eskuak kopetara bidaltzen nituen odol bila. Hankak! Hankak! ...


Egun tristea izan da gaurkoa nahiz eta azkenean irriparre bat utzi didan ahoan zintzelaturik. Lau urte neramatzan Goierri Irratiaren proiektuan murgilduta. Hasieratik egon naiz bertan; materiala erosi, muntatu, kableak sartu… Ederki pasa dut azken lau denboraldietan eta espero dut irratiaren beste aldean zeudenek ere halako zerbait esan ahal izatea. Beraiei eta Egunon Goierri saiotik pasa diren kolaboratzaile guztiei eskeini nahi izan diegu gaurko saioa eta azkenean, malkoren bate ere geratu da bidean. Gaur, garaiek eta egoerak derrigortuta, Goierri Irratiaren programazioa etetea tokatu d...


Gipuzkoako Bilduk bonba askatu du gaur. Aspaldi ikusten genituen B52 bonbardero berde eta partehartzaileak gure gainean hegaka eta bagenekien egunen batean gure gainean askatuko zutela inposizioaren bonba. Eta askatu dute azkenean. Gaur bertan eskaini dute prentsaurrekoa eta orain bai, egia da, atez-ateko zabor bilketa sistema martxan jarriko dute Gipuzkoako herrietan. Hasiera batean amorrua sentitu dut. 5. edukiontziaren erabiltzailea naiz, reziklatzailea beraz eta eragozpen asko ikusten nizkion eta dizkiot oraindik atez-atekoari; zakarra portal aurrean, espaloiak zintzilikarioz josi...


Atzo La Tagliatella jatetxean egon nintzen afaltzen Grosen. Lagun pare batek gomendatu zidaten duela ez asko eta behin han inguruan izanda, afaltzera bertara joatea erabaki genuen. Ederki jan genuen eta gustora irten ginen jatetxetetik pasta eta pizzaz bapo geratu ostean. Hala ere, ez da hori post honetan aipatu nahi nuena. Kontua da, iristean jatetxearen sarrera jendez lepo zegoela. Mahairik ba ote zen galdetu genion maitreari eta ordu erdi itxaron beharko genuela erantzun zigun. Kanpoan zegoen giro artikoan pentsatu eta ordularian gaueko hamar-terdiak jotzeko zirela ikustean, itxaron egi...


Hala badirudi ere, kantu honetan entzun dezakezuena ez da sekula aurkitu ahal izango den Nolaaaa?-rik handiena eta ez da, ezta ere, Mondegreen fenomenoaren mutazio berri bat. Frieda, Berlindarra izan arren, euskeraz ari baita eta kantua, blog honentzat espreski eginiko kantua dugu gainera. Harrapazak! Historia, Igor Oiarbide beasaindarrak gidatzen duen Garagardo Ahotsa blogean sartu nintzen egunetako batean hasi zen (maiz izaten da hori). Bertan, blogaren aurkezpena den testutxoa inspirazio hartuta bere lagun alemaniar batek, Friederike Sophie Kämpferrek hain zuzen ere, blogerako egin zi...


Ez dut gustoko Pablo Motos. Hori baino gehiago esango nuke, nire lista beltzean dago (hitz egingo dut beste egun batean horretaz…). Hala ere, El Hormiguero ikusten nuen garaian bazen ikaragarri gustatzen zitzaidan tarte bat. “Tenientes” zuen izena eta bertan, erderaz zerbait esaten zuela zirudien ingelesezko kantuak zituzten hizpide. Hots, Mark Knopflerrek “Queso roñoso” dioela dirudien hau, Bonok “te traigo pasta” iragartzen zuen hura edo Christopher Crossen “Pingüino Rodriguez” mitikoa. Euskeraz halako zerbait egitea interesgarria izan zitekeela pentsatu nuen orduan eta or...


- Aupa hi! Zemuz habiiil? - Hementxe ba, betiko moduan… Zerbait nahi al dek? - Bai, atera hiek garagardo bat. Eskerrik asko motel! - Eta… Hi! Zer daukek hortza artean? - Nik? Ba hortza eta hortza artean, beste hortza bat ziuraski… - Ez ez. Beltz antxekoa daukek… Haber… - Ze esaten dek! Kendu esku horiek hortik! Ni hortz-joko onekoa izan nauk beti! Ondodontzia eraman izan banu moduan! - Ba breaz zikindu zaik ondodontzia… kar kar kar - Ze esaten dek! - Ea, utzi hiek beidatzen… Haber… Bai bai, hortz atzekalde guztia kaka kolorekoa daukak kar kar kar - Utziek paken! Hi haiz puta semea! B...


Jakina zen azken urteetan mundu osoko hainbat pertsona amarauneko azken pantailara iritsi nahiean zebiltzala jakintza osoaren bilako lasterketan eta nahiz eta faboritoak King Jeung-Park ipar-korearra eta Jeremiah Hofstader estatubatuarra izan, azkenean, Iker A. Z gazte beasaindarra gailendu zaie eskubitik biak, eta lehia horretan diarduten guztiak, eskubitik aurreratu ostean. Twitter bidez jakinarazi du arratsaldean Iker edo sarean ezagun egin den moduan, @BartJager79 beasaindarrak osatu berri duen balentria. Kazetariei jakinarazi dienez, nahiko aurreratua zuen lana baina pantaila bakoitza ...


Haurra nintzela Olentzero gezurra zela jakitean sentitu nuenaren antzeko zerbait sentitu nuen Gabonetako oporretatik Iparraldetik itzultzean… Garai berberean hasi nintzen gure herrialde maite honetako geografia ikasten. Mendiak, ibaiak, probintziak, hiriburuak (Maule… hau beste baterako utziko dut). Zazpi probintziaz osaturiko herrialdea, horixe dugu gurea Euskal Herria. Horrela ikasi genuen eta horrela sentitzen dut oraindik gainera… Hala ere, urte guzti hauetan gure burua engainatzen aritu garenaren sentsazioarekin itzuli naiz Euskal-Frantzitik (horrela ere erakutsi ziguten eta egokiagoa...


GOIEKIko Lehendakari from GITB on Vimeo.


theindezents 1456152903500

Mikel Alvarez Sarriegi

Blog honek ez du beste munduko pretensiorik beno… ondo pasatzea pretensiotzat jotzen ez badugu behintzat. The Indezents honetan, blogak atzean duen artaburuaren burutazio, istorio, iritzi eta harrikarak izango dituzue irakurgai, entzungai eta ikusgai. Batzuk korrika egitera irtetzen dira, beste batzuk margotu egiten dute. Nik, istorioak asmatu eta kontatzean sentitzen dut plazer hori. Ongi etorri!