Barraondoko elkarrizketak (XIX)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2012-01-18 18:54

- Aupa hi! Zemuz habiiil?

- Hementxe ba, betiko moduan… Zerbait nahi al dek?

- Bai, atera hiek garagardo bat. Eskerrik asko motel!

- Eta… Hi! Zer daukek hortza artean?

- Nik? Ba hortza eta hortza artean, beste hortza bat ziuraski…

- Ez ez. Beltz antxekoa daukek… Haber…

- Ze esaten dek! Kendu esku horiek hortik! Ni hortz-joko onekoa izan nauk beti! Ondodontzia eraman izan banu moduan!

- Ba breaz zikindu zaik ondodontzia… kar kar kar

- Ze esaten dek!

- Ea, utzi hiek beidatzen… Haber… Bai bai, hortz atzekalde guztia kaka kolorekoa daukak kar kar kar

- Utziek paken! Hi haiz puta semea! Beneta hai al haiz?

- Joder, jun hai komunea eta hik heuk ikusi…

- …

 

- Kabroia… Beltza zeukiat bai… Ze hostia dek hori? Barrutik usteltzen ai nauk ala?

- Hiii… Azti ibili gero eh! Hori ez duk eta nire errua…

- Mekaguenla… Ze hostia izango ote dek… Kariesa igual… Hortz guztiak eroi behar zaizkiek!

- Erretzeatik izango dek igual, lasai eon hai…

- Erretzeatik hola jartzen al dittuk hortak? Bibotea horia jartzen ziala bai baino… Utzi in beharko diat ba… Barrutik usteltzen ai neok motel…

- Edo gehiegi edateagatik…

- Ron putakumea… Hori ere utzi in beharko diat… Bizie komunzulotik bota diat hi! Eta nik neuk eman zioat bonbai gainea…

- …

- Hostia! Sudurzulotik sartzen dizkiaun bitaminak ere ez ditek gehiegi lagunduko…

- Ez, horiek ere ez dituk onak izaten…

- Hiltzen hai neok hi! Barrutik ustelduta neok! Hona hemen nire bizi txarraren ondorioak… Egindakoak ordaintzen ari neok... Bizitzeko gogoa zeukiat nik oraindik!

- Kirola egingo bahuke sikiera…

- Mekaguen! Bihar bertan jun behar neok gimnasion izena ematea! Garestie al dek? Buufff… Eta nekatu itten dik gainea ezta?

- Aupa pareja! Bueno, atera hiru garagardo gaur ikaragarrizkoa bota behar diau eta!

- Nik ez…

- Ze pasatzen zaiok honi?

- Hiltzen ari dekela… kar kar kar

- Ze pasatzen zaik ba?

- Barrutik ustelduta neok! Beidatu hortzak!

- Ea... Isilik eon hai motel! Hori sarro puta besteik ez dek? Nik urtean behin itten diat garbiketa bat eta berrik bezela uzten dizkie!

- Ze esaten dek? Benetan?

- Noski baietz! Kamiokara bat sarro kentzen ziek urtero! Kar kar kar

- Bueno… Ba... Eeee... Ze hostia! Ez atera garagardorik hi! Atera hitzek hiru ron-kola! Gaur ikaragarrie bota behar diau eta!

- Bai jauna! Hala hitzeiten dek! Bihar gauearte ez diat etxeko ateik zabaldu nahi kar kar kar

- Eta gimnasioa?

- Beste baterako uztiko diau!


Utzi iruzkina: