Gazte beasaindar bat interneteko azken pantailara iritsi da

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2012-01-17 20:03

Jakina zen azken urteetan mundu osoko hainbat pertsona amarauneko azken pantailara iritsi nahiean zebiltzala jakintza osoaren bilako lasterketan eta nahiz eta faboritoak King Jeung-Park ipar-korearra eta Jeremiah Hofstader estatubatuarra izan, azkenean, Iker A. Z gazte beasaindarra gailendu zaie eskubitik biak, eta lehia horretan diarduten guztiak, eskubitik aurreratu ostean.

Twitter bidez jakinarazi du arratsaldean Iker edo sarean ezagun egin den moduan, @BartJager79 beasaindarrak osatu berri duen balentria. Kazetariei jakinarazi dienez, nahiko aurreratua zuen lana baina pantaila bakoitza disko gogorrean gordetzen ari zenez, arazoak izan ditu azken unean. Esan duenez, “500 megako hirugarren disko bat behar nuen azken panatailak gordetzeko eta amak ez dit oparitu nahi izan pasa diren Olentzeroak iritsi arte. Gau oso egon nintzen pasta eta baxoerdiaren ondoan zain…”.

BartJagertwit

Famatu egin duen twitean azaldu badu ere, kazetari gehienen galderak pantaila horren ostean zer zegoen jakiteko grinaz izan dira. Enigmatiko agertu da mikrofonoen aurrean “ Bikingoen mapen antzera… Itsaslabar eta dragoiak… Nik… Zuek sinestuko ez zenituzten gauzak ikusi ditut… Sutan zeuden espazio-ontziei erasoak Oriondik haratago. C izpien distira iluntasunean Tannhäuserreko Atetik gertu…”.

Jeung-Park eta Hofstaderrek zoriondu omen dute twitter bidez eta bi zorion mezuak hirugarren disko gogorean sartu omen ditu iritsi bezain pronto “Noski, berriak ziren. Eske interneteko mobida hau amaiezina da, gauza berriak daude segunduero… Eskerrak hirugarren disko gogorra hasi berria dudan…”. Bere amaren etxeko ganbaran bizi den hogeita hamairu urteko kultur-eragileak jakinarazi duenez, bere azken urteetako lana munduari opari bat izan da “SOPA eta Sinde Legea indarrean sartuko dira hemedik gutxira eta norbaitek amaraun osoa etxean izan behar zuen hainbeste jakintza ahanztuarren zuloan galdu aurretik”.

Hurrengo erronkagatik galdetu zaionean boteprontoan bota du erantzuna “Euskerara itzuliko dut goitik behera!” Kazetariek hori egiteko gai izango ote den zalkantzan jarri dutenerako ere, prest zuen erantzuna “Euskitzeren saio guztiak jeitsi eta empollatu ditut. Nik uste gai izango naizela!


Utzi iruzkina: