Jakina zen azken urteetan mundu osoko hainbat pertsona amarauneko azken pantailara iritsi nahiean zebiltzala jakintza osoaren bilako lasterketan eta nahiz eta faboritoak King Jeung-Park ipar-korearra eta Jeremiah Hofstader estatubatuarra izan, azkenean, Iker A. Z gazte beasaindarra gailendu zaie eskubitik biak, eta lehia horretan diarduten guztiak, eskubitik aurreratu ostean. Twitter bidez jakinarazi du arratsaldean Iker edo sarean ezagun egin den moduan, @BartJager79 beasaindarrak osatu berri duen balentria. Kazetariei jakinarazi dienez, nahiko aurreratua zuen lana baina pantaila bakoitza ...


GOIEKIko Lehendakari from GITB on Vimeo.


Astelehen goizean egin zuen publiko Beasaingo anbulatorioak aurkikuntza sinestezina. Gregorio Goikoetxea Balerdi ohiko osasun azterketa bat burutzera joan zen bertara nahiz eta emazteak derrigortu behar izan zuen hogeita bost urte medikura joan gabe zeramatzala eta. “Burugor jartzen denean, ez dago Maritxuri ezetzik esango dionik…” adierazi zuen kazetarien aurrean. Azterketa amaitzean eta Gorrotxategi doktoreak idixko bat baina indartsuago zegoela ondorioztatu ostean, bere bizi ohiturez galdezka hasi zitzaion 72 urteko gabiriarrari. Galdeketa amaitzean anbulategiko mediku, erizain, ida...


Zumaian jaio eta Donostiako Herrera auzoan bizi den Margarita Olaran Barcos 73 urteko emakumeak publiko egin berri du bere azken ikerketaren emaitza. Historiako futbol klubik hoberena, Sporting de Herrera da.   Mundu mailako prentsa gainean zuen donostiarrak Marca, La Gazzeta dello Sport edo A Bola bezalako kirol egunkarietako foroetan zehar zurrumurru bat zabaldu ondoren. Bertan, Margaritaren azken ikerketako emaitzak publiko egiteko oso gutxi falta zela jakinarazi zuten eta azkenean, arrazoia izan dute. Hilabeteetako lana izan omen du ikerketak eta behin baina gehiagotan ...