Besterik gabe, oporrak...
Sekula imaginatuko ez nukeen efizientzi eta erosotasuneko garraio publikoa, tulipan koloretsuz betetako zelaiak, ipuin batetik ateratakoak diruditen errota txikiak, zuk eskerrik asko esan aurretik ez horregatik esaten dizun herria zuk eskerrak eman ostean, berriz ere ez horregatik esateko.
Inoiz ikusiko ditudana baino masaje txinatar lokal gehiago kale bakar batean nola ez, happy ending eta guzti. Jatetxe txinatarrak, korearrak, pakistandarrak, australiarrak, italiarrak, turkiarrak, espainiarrak... Bertakoen sukaldea ordea... usaindu ere ez.
Jendea aztoratzen duen soinuak besterik errepikatzen ez dituen loro putakumea, saunadun apartamenduak, erasmus esperientziak hogeita zortzi urterekin, lagun euskaldunak, daniarrak, finlandiarrak, turkiarrak, lituaniarrak eta maña bat.
Laberinto baten moduan galdu arazten nauten diska denda zoragarriak, milaka kaleko postu, kanalak, txalupak, zikinkeria, garbitasuna, babel dorrea diruditen kaleak, margolari ezagunak, museo ikaragarriak, oso handiak diren miniaturak, lorategi amaiezinak, kanturik jarri nahi ez dizuten karaoke malapartatuak, salsa dantzatzeko pentsatuak dauden baina garagardoa edan eta jendea dantzan ikusteko baliatutako lokalak.
Vodka finlandiarra, fantarekin egindako vodka-laranja higuingarri zein gustagarriak, Jagermeister botila madarikatu bat, Eurovision txiki bat, Madrid – Barça batekin zentzua galtzen duten daniar parea, Erasmoren hiri inkoherentea, telebista ondoko amaka arriskutsua, mordoxka bat postal, sasi-ingelesez izandako elkarrizketa gogoangarriak, klik klik klik dabilen kamera gorria eta botoia behin eta berriz sakatzen duen gizaki zoragarria.
Amaitu dira oporrak. Agur Den Haag, agur Holanda!
Iruzkinak
indezent 2011-05-03 11:40 #1
...Moonlight Shadow kantazen duten kaleko tuna interkulturalak, sartu bezail pronto txartel bat ematen dizuten jatetxeak, hanketan zauriak egiten diztuzten zandaliak, galtzerdi galduak joaten diren munduan asilo politikoa eskatzen duten belarrietako tapoiak...<br />
Utzi iruzkina: