Kategoria: holanda
Sekula imaginatuko ez nukeen efizientzi eta erosotasuneko garraio publikoa, tulipan koloretsuz betetako zelaiak, ipuin batetik ateratakoak diruditen errota txikiak, zuk eskerrik asko esan aurretik ez horregatik esaten dizun herria zuk eskerrak eman ostean, berriz ere ez horregatik esateko. Inoiz ikusiko ditudana baino masaje txinatar lokal gehiago kale bakar batean nola ez, happy ending eta guzti. Jatetxe txinatarrak, korearrak, pakistandarrak, australiarrak, italiarrak, turkiarrak, espainiarrak... Bertakoen sukaldea ordea... usaindu ere ez. Jendea aztoratzen duen soinuak besterik er...