Barraondoko elkarrizketak (XVII)
- Hi, ze hostiatan hai haiz?
- Eiffel Dorrea egin nahi diat zotzak bakarrik erabiliz…
- Hori duk denbora galtzeko modua…
- Beno, nire denbora duk ezta?
- Hi, gaizki hai haiz… Hori ez dek hola…
- Ez dek esan denboragaltze huts bat ziala?
- Hala duk, baino gaizki hai haiz. Ez dituk aldamenetako pixuak kalkulatu, biga-gurutzaketak ez ditek marrazki hori, gainera kalitate txarreko zotzak dituk eta hi? Beno, hi ez haiz sekula oso habila izan ezertarako. Utziek neri!
- Haber! Ni ai nittuan ba.... Intzak hirea nahi badek! Gainea! Puta mierda bat ez al zian dorre putakume hau?
- Ta hala dek… Utziek!
- Hi, nahi badek laguntzen utziko diat. Bion arten ingo diau. Paken uzteko balio baziek behinipein…
- Baita zeare, hik ez daukek puta ideiak e…
- Hi beti kexatu eta kexatu habil baino ez dek sekula ezer itten. Bazterrak nahastu besteik ez!
- Ez diekelako uzten…
- Ta zeatik ez dek hik zerbait itten ta nei paken utzi hostia! Ederki nebilean hi etorri arte…
- Ezin diat…
- Zeatik?
- Mundua nere kontra zeok…
- Eneok harritzen…
- …
Iruzkinak
Utzi iruzkina: