Like A Rolling Stone IX: Radiohead

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2010-02-16 20:51
4

Aurreko asteko Kyussen zarataren ostean, erritmoak aldatzeko ordua iritsi da berriz ere. Gaur talde handi batez arituko gara Like A Rolling Stone tartean. Britainiar hauek Estatu Batuetan izan zuten sekula izan duten arrakastarik handiena eta fama eta sona guzti hark, beldurtu egin zituen.

Taldeak aurrera jarraitzea erabaki zuen eta beraien ibilbidean zehar mutatzen jarraitu dute fama eta komertzialtasunetik alde egin nahian. Diska bakoitzarekin zale guztiak harrituta utzi dituzte behin eta berriz eta egia esan, ez dugu uste inork susmatuko duenik nondik aterako zaizkigun hurrengoan.

Talde honen lehen nazioarteko harrakasta harren izena Creep zen eta nola ez, Radiohead taldeaz ari gara.

1.- PABLO HONEY

Radiohead 80ko hamarkadan sortu zen Oxfordeko mutilentzako eskola pribatu batean. Bertan ikasten zuten Phil Selway baterijoleak, Ed O’Brien gitarjoleak, Thom Yorke kantari eta kitarjoleak, Colin Greenwood Baxujoleak eta bere anaia txikiak, Jonnyk.

Eskolan bertan entsailatzen zuen taldeak eta ostiraletan bakarrik uzten zitenez hots apur bat egiten On A Friday izena jarri zioten taldeari. Lehen kontzertuak ere eman zituzten garai hartan eta nahiz eta hasieran, Jonny Greenwood gazteari armonika jotzen besterik ez zioten uzten, pixkanaka kitarra jotzeko ere konbentzitu zituen.

Eskola amaitzean, taldekideak unibertsitatera joan ziren eta taldeak atsedenaldi bat hartu zuen. Hala ere, 1991an, ikasketak amaitzean berriz elkartu ziren On A Friday proiektuarekin jarraitu ahal izateko.

Taldea gorputza hartzen ari zen eta kontzertuak maiztasunez ematen hasi bezain pronto disketxe bat baino gehiago gerturatu zitzaien kontratu ezberdinak eskaintzen. Taldekideek EMI disketxearekin sinatzea erbaki zuten baina lehen baldintza izena aldatzea izan zen. Gauzak horrela, Talking Heads taldearen kantu batetik hartu zuten izena, Radiohead.

1993an Pablo Honey izeneko debut lana argitaratu zuten. Lehendabiziko singlea Creep izan zen eta kritikak ez ziren oso onak izan Britainia Handian. BBCk, bideoklipa antenatik kentzea ere erabaki zuen deprimenteegia zela argudiatuz.

Taldea uztekotan zeuden eta halako batean, Creep kantuak irrati eta zerrenda guztiak astindu zituen Estatu Batuetan. Arrakasta izugarria zen eta Anyone Can Play Guitar, Stop Whispering edo Thinking About You bezalako kantuek sona handia lortu zuten.

Arrakasta hain zen handia Estatu Batuetako birak bi urte iraun zuela eta taldea lur jota utzi zuen. Gaur egun, Creep da oraindik Radioheaden arrakastarik handiena baina Like A Rolling Stone saio honetan zehar ikusiko dugun bezala, hoberena etortzeko zegoen.

Hala ere, eta bidea ulertzeko nondik gatozen jakitea beharrezkoa delako, hementxe duzue Radioheaden izena ezagun egin zuen Creep kantua.

2.- THE BENDS

Bira amaitu eta gutxira, bigarren diskan lanean jarri ziren eta horretarako, John Leckie ekoizlearen laguntza izan zuten. Taldeak oso oroitzaopen onak ditu Johnetaz nahi zutena egiten uzten zietelako. Hala ere, John Leckie berak gogoratzen duen moduan, izugarria zen Radioheadeko taldekideek Creep bezalako betse Hit bat egiteko sentitzen zuten presioa.

Kostatu egiten zitzaien kantuak sortzea eta atsedenaldi bat hartzea erabaki zuten. Australia, Ekialde hurrunera eta Mexikora joan ziren kontzertuak ematera Estatu Batuetan inguratzen zituen jendetzatik hurruntzeko eta bira honetan ari zirela My Iron Lung EPa argitaratu zuten.

EP honetan Pablo Honeyko kitarra indartsuak diska berriko doinu sakonagoarekin uztartu zituzten eta Britainia Handira itzultzean prest zeuden The Bends izena izan zuen diska kaleratzeko. 1995a zen.

The Bends lanak hiru single izan zituen. Fake Plastic Trees, High and Dry eta jarraian entzungo dugun Just.

3.- OK COMPUTER

The Bends argitaratu ostean, Thom Yorke taldeko buruak erabaki omen zuen hurrengo diska taldeak berak ekoiztuko zuela. Horretarako, Nigel Godrich ekoizlearen laguntza izan zuten. Radiohead grabaketetarako materiala erosten hasi zen.

Azken grabaketak Jane Seymur aktoresaren jauregi batean burutu zituzten eta gelatik gela ibiltzen omen ziren instrumentuak jotzen eta musika entzuten inspirazio bila. Beste batzuen artean, DJ Shadow, Ennio Morricone edo The Beatles taldearen I Am the Walrus entzuten omen zituzten.

Taldea lasai egon zen grabaketa garaian baina Creepek sortutako presioa sentitzen hasi omen ziren diska berrian sartuko ziren kantuak aukeratzeko orduan.

Hala ere, ados jartzea lortu zuten eta 1997an Radioheaden diskarik gogoratuena den OK Computer argitaratu zuten.

90. hamarkadako diskarik garrantzitsuenen artean aurkitu dezakegun lan honetan esperimentazioa nabarmenagoa izanten hasi zen eta kantuz kantu, hots, giro-soinu edo elektronika ikutuak entzun ditzakegu.

Diska honetakoak dira Karma Police, Paranoid Android edo jarraian entzungo dun No Surprises zoragarri hau.

4.- KID A eta AMNESIAC

OK Computer lanaren ostean taldearen urterik ilunenak etorri ziren. Banantzetik oso gertu egon ziren behin baina gehiagotan eta Thom Yorke depresio batean erori zen.

OK Computerren itzala handiegia zen eta taldeak kreatibitatea galdu zuen. Ezer konposatu gabe egon ziren denbora luzez eta zerbaitetan hasten zirenean ez ziren taldearen soinuak hartu behar zuen bidean ados jartzen.

Halako batean, aurreko diskan ekoizle izan zuten Nigel Godrichekin batera desagertu eta 40 kantu sortu zituzten Paris, Copenhague eta Oxford artean. Kantu horitatik 30ek hurrengo bi diskak osatuko zituzten.

Lehena, Kid A izan zen eta taldekideek ez zuten singelik atera nahi izan. Hala ere, Optimistic kantua irratia bat baina gehiagotan entzun zen.

Kontuak kontu, diskaren harrera ez zen txarra izan nahiz eta zale batzuek diska hau izugarri maite duten bitartean, beste askok gorroto duten.

Hurrengo diska Amnesiac izan zen eta aipatu berri ditugun grabazioetatik ateratako kantuek sortu zuten azken hau ere. Diska hauetan Radioheaden musikak mutatzen jarraitu zuen eta berrikuntza eta esperimentazioara jotzen jarraitu zuten.

2001ean argitaratutako amnesiac honetakoa da Pyramid Song hau

5.- HAIL TO THE THIEF

Amnesiac honen ostean lasaitasuna iztuli zen Radioheaden bizira eta azken lanaren biran zebiltzala hurrengo diskarako kantuak sortzen ibili ziren.

Taldekideen aburuz diska honetan azken urteetako elektronika eta esperimentazioa eta lehen disketako gitarra soinua uztartzen saiatu ziren.

Hail to the Thief izena jarri zioten 2003an argitaratutako diska honi eta polemika ere piztu zuen izenburuak Estatu Batuetako hauteskundeekin kointziditu zuelako.

Taldekide gehienek familia izan zuten garaia hartan eta lasaitasunez hartu zuten Radiohead. Elkarrizketetan barrez ikusten zitzaien, konztertuetan alaiago zeuden eta dantzan ere hasten omen ziren.

Taldekideek familiarekin egoteko gogoa zuten eta arrazoi hori medio zela Hail To The Thief diska aurkezteko birak urte bete iraun zuen atsedenaldi eta atsedenaldi artean. Bira amaitzean, urte sabatiko bat hartzea erabaki zuten.

Diska honetako singleak There, there, 2+2=5 eta jarraian entzungo dugun Go to Sleep izan ziren.

6.- IN RAINBOWS

Urte batzuk lasai egon ostean eta zaleak lau urtez zain eduki eta gero In Rainbows lana argitaratzea erabaki zuen Radioheadek.

2007a zen eta taldeak berrikuntza ugari bildu zituen diska honetara. Nabarmenena, zabalpena. Internet bidez jaisteko moduan jarri zuten eta hartzaileak berak erabakitzen zuen zenbat ordaindu nahi zuen lanagatik.

Hala ere, formatu arruntean ere kaleratu zuten eta harrera izugarria izan zen. Aldizkari espezializatuen arabera Radioheadek sekula argitaratu duen diskarik onentsuenen artean zegoen eta munduko zerrenda gehienetan gailurrean egon zen.

Azken lan honetan mutatzen jarraitu du Radioheadek eta agian nabarmentzekoa da berriz kitarra ugari entzuteko aukera badugu ere Philip Selway baterijoleak hartu duen garrantzia.

Oso ezagunak egin dira 2007tik gaur arte diska honetako 15 step, Reckoner edo jarraian entzungo dugun Jigsaw Falling Into Place kantuak.

Horrela amaitzen da Radiohead taldearen ibilbidea gaur arte behintzat, taldeak publiko egina baitu kantu berrietan lanean ari dela.

In Rainbows zoragarri honen ostean garbi dago zale sutsu guztiak grina izugarriz ari direla taldearen hurrengo lanari itxaroten baina Radioheadekin nork jakin nondik irtengo zaizkigun.

Aipatu dizuegu Creep kantuaren arrakastatik ihesi pasa dituztela makina bat urte eta nahiz eta gaur egun mamu hau ahaztu dutela ematen duen, Radioheadek Creep zuzenean jo gabe jarraitzen du. Hau ordea, ez da arazo bat inondik inora kantu zoragarri mordo bat idatzi baitute ordundik gaur egun arte. Ea horrela jarraitzen duten.

Guri, gure aldetik, beraien sorkuntza lanean ale txiki bat jartzea gustatuko litzaiguke eta horregatik, OK Computer diska grabatzen ari zirela inspirazioaren bila entzuten zuten kantuarekin agurtuko dugu gaurko Like A Rolling Stone.

The Beatles, eta I Am The Walrus.

Demonocrazy

Demonocrazy 2010-02-17 15:24 #1

Ikaragarria gaurko sarrera. Azken urteetako nire talde gustokoena dela esan dezaket, ez dakit ze disko aukeratu, guztiak dire desberdinak baina guztiak dute xarma. Thom Yorke abeslariak, bakarlari bezala atera zuen 'The eraser' diska ere oso ona iruditzen zait.

Ez dakit nondik joko duten disko berriarekin, argi daukadana da, nire konfiantza osoa dutela. Estilo guztietan errege izateko erraztasun horrekin, nahi dutena egiteko. Hori bai, faltan botatzen dudana, inoiz zuzenean ikusteko aukera ez izana da...

indezent

indezent 2010-02-17 15:39 #2

Ni egia esan, nahiko klasikoa naiz Radioheadi dagokionean. OK Computerrekin zaletu nintzen eta ez dut gehiegi beste disketan nahastu. Hala ere, gustora hartu nuen In Rainbows eta hurrengoaren zain nago ni ere.

Eta bide batez, eskertzen da norbaitek atal hau jarraitzen duela jakitea. Mila esker!

tellychavalas

tellychavalas 2010-02-17 18:57 #3

Nik noizbait horrelako sarreraren bat idatziko dut... Radiohead-ek hori eta gehiago balio dute, dudarik ez. Portzierto, blog hau jarraitzen hasi beharko dut, martxa ona daramazue, segi horrela!

indezent

indezent 2010-02-17 20:53 #4

Mila esker! Ni ere pasako naiz zure blogetik. Talde berri asko ezagutzeko modu bikaina izango da ziur :)

Eta ea noiz idazten duzun Radioheaden inguruan zeoze. Abixatu sin falta!

Utzi iruzkina: