Zeinek jotzen dik gaur? Ciclogenesis Explosiva!
Ciclogenesis Explosiva! (Ziklogenesis Leherkorra euskera jatorrean). Besterik ez dut irakurri azken egunetan egunkari guztietan. Eta zer ote da? Peter Jacksonen azken filma? (ez hori Lovely Bones da, ikusi beharrekoa…). Agian Death Metal talde finlandiar berriren bat dugu… Ez dakit ba… Egia esan, izen horrekin ederki geratuko lirateke kontzertuetarako kartelak. “Hi, zeinek jotzen dik gaur? Borraska Atlantikak lehendabizi eta Ciclogenesis Explosivak gero… Egurra!”.
Badakit! Gaixotasunen bat izango dugu, zerri horietako bat, larrutan segurtasunik gabe egin ondoren harrapatzen duzun horietakoa… Mmmm… Ez dakit ordea hori explosiboa edo kistikoa izango litzatekeen… Azkure asko sortuko luke, hori seguru.
Ba azkenean horrelako ezer ez. Ziklogenesis Leherkorra fenomeno metereologikoren bat omen dugu eta izugarrizko haize boladak sortzen omen ditu. Alertak alerta, asteburu honetan gure inguruan ikusitakoaren ostean, brometarako kontua ez dela onartu beharrean gaude... (ordubete tabernan argirik gabe. Hori bai, kañeroak martxan… eskerrak!).
Hala ere, hurrengo batean, nahi dutena jendea lasai egotea bada, mesedez, beste izen bat jarri. Hori bai, egunen batean musikara itzultzen banaiz (ez dut uste ez musikak eta ezta zuek ere hrrelakorik nahi duzuenik…) nire taldeak Ciclogenesis Explosiva izena izango du, bai jauna!
Iruzkinak
Demonocrazy 2010-03-01 21:25 #1
EGON TRANKIL, TRANKIL!!!
http://blogs.publico.es/medina/files/2010/02/07_02.jpg
Niri "Ciclogenesis Explosiva!"-ren lehen diska gustatzen zitzaidan, baina gero saldu egin zirela uste dut.
indezent 2010-03-01 21:54 #2

Ona argazkia! Post laguntzeko lapurtuko dizut askoz egokiagoa da eta.

Eta bai, gero saldu egin ziren. Hala ere, nik lehenagotik ezagutzen ditut, maketa bezalakorik ez dago...

piban 2010-03-01 23:09 #3
Talde horretako bokalistak Zintia izena izatea proposatzen dut... Beraz badakizu musika taldea sortzerakoan Zintiaz deiturikoen kasting-a egin beharko duzu abeslari egokia bilatzeko!!!

P.d. Eta leherkorra izateko!!!

indezent 2010-03-02 09:52 #4

Arrazoi guztie daukek. Gainea, kontun izanda ni kantarie nituala entzulentzako putada hori sahiestuko geneikek eta bistantzako hobe izango zian.

Oaingo hontan managerra izango neok... Zintia bat bilatzea besterik ez zaiguk falta ;)

Demonocrazy 2010-03-02 21:24 #5
Txistea kopiatu edo eraldatu dizute:
http://twitter.com/FederikFreak/statuses/9874673502
Utzi iruzkina: