Like A Rolling Stone XI: Rage Against The Machine
Kitar soinuak entzuteko txanda dugu gaurkoan berriz ere Like A Rolling Stone tartean.
Ameriketara jauzi egingo dugu berriz ere, Los Angelesera hain zuzen ere eta bertan, Rap Metal deitu izan zaionaren sortzaileak topatuko ditugu.
Badira talde batzuk bi akorde entzutea nahikoa denak zein taldez ari garen konturatzeko eta horietako bat dugu gaur hizpide izango dugun laukotea. Hala ere, ez da soinua talde hau berezi egiten duten bakarra hitz aldetik ere aparteko taldea baitugu. Nazioartean kapitalismoaren makina salatu eta sona maila hau lortzen duten talde gutxi daude eta nola ez, Rage Against The Machine dugu horietako bat.
Rage Against the Machine 1990 urtean sortu bazen ere, bere jatorria Zach De La Rocha kantaria eta Tim Commerford baxujolea eskolan zeuden garaietan dago. Bertan ezagurtu zuten elkar eta Zachek Timi eskolako jantokian janaria nola lapurtu erakutsi bezain pronto, lagunak egin zire.
Zachek beti izan zuen musikarako zaletasuna eta Tim lagunak, De La Rochari jarraituz, baxua jotzen ikasi zuen.
De La Rocha, Huntington Beacheko giro rokeroan murgiltzen hasi zen eta kitarra jotzen hasi zen Hardstance edo Inside Out bezalako taldeetan. Azken talde honen lan bakarra izan zen No Spiritual Surrender diskakoa da diskari izena ematen dion kantu hau.
Zach de La Rocha eta Tim Commerford bere bizietara zeuden bitartean, milaka kilometrora beste musikari bat bere lehen pausoak ematen ari zen musikaren munduan. Bere izena Tom Morello zen eta Illinoiseko Livertyville hirian gaur egun Tooleko kitarjolea den Adam Jonesekin Electric Sheep taldean jotzen zebilen.
Halako batean, bere musikari ibilbideak aldaketa bat behar zuela erabaki zuen eta Los Angelesera joan zen karrera egitera bere kitarra bizkarrean zeramala.
Bai Tomek eta baita Zachek ere ikuspegi berbera zuten musikaren inguruan eta beraien pentsamendua zabaltzeko euskarri bikaina izan zitekeenaren ziurtasuna zuten. Egun batean, Tom Los Angeleseko lokal batean sartu zen eta Zach bere errimak botatzen ari zen eszenatokitik. Sitema kapitalista eta globalizazioaren aurka ohiuka ari zen eta une horretan bertan konturatu zen horixe zela bere taldeak behar zuen kantaria.
Kontzertu ostean bere burua aurkeztu zion Zachi eta proiektu berrian hasi ziren lanean. Horretarako, Tomen iragarki bati erantzunez aurretik ezagutzen zuen Brad Wilk bateria eta gaztetako Zachen laguna zen Tim Commerford baxujolea erreklutatu zituzten.
Taldeari izena jartzea besterik ez zen geratzen eta Zachek bere Inside Outeko garaietatik gordeta zuen izen bat atera zuen: Rage Against The Machine edo berdina dena, Makinaren Aurkako Amorrua. Kontatu nahi zutenaretzat izen ezinhobea zen.
Pixkanaka taldea ezagun egiten ari zen eta Epic Records disketxearekin diska bat grabatu zuten. Los Angeleseko taldearen lehen lan honek taldearen izen berbera izan zuen: Rage Against The Machine eta bertan, hurrengoa bezalako kantuak aurkitu ditzakegu: Know Your Enemy.
Debut lan hau argitaratu ostean, bira amaiezin bati ekin zion taldeak eta hori gutxi balitz, beraien mezu ezkertzalea zabaltzeko probesten zituzten muturren aurrean topatzen zituzten aukera guztiak.
Garai honetan Zach De La Rocha kantaria EZLNko kide biurtu zen beraien ideologiarekin identifikatu sentitzen zelako. Honi, taldearen kantuetako hitzak gihitzen badizkiogu, ulertzekoa da Estatu Batuetan sortu zen taldearen aurkako giroa nahiz eta zaleak ere egunez egun biderkatzen ari ziren.
Taldea ederki ari zen lanean baina une batean arrotz sentitu zituzten taldekideak. Azken finean, ez zuten elkar gehiagi ezagutzen eta nahiz eta Atlantan zeuden bigarren lana grabatzeko prest, taldea bertan behera uztea erabaki zuten eta bakoitza bere aldetik joan zen.
Denbora apur bat hartu zuten eta azkenean itzultzea erabaki zuten bigarren diska grabatzeko eta Los Angelesen bertako apartamentu batean lanean hasi ziren.
Bigarren lan honen izena Evil Empire izan zen eta taldearen izena sendotzen lagundu zuen. Diska honetakoa da Bulls on Parade indartsu hau.
Diska hau kaleratu ostean, 1996an, NBC telebista estatubatuarreko Saturday Night Live saioan agertu eta betiko kate honetan zentsuratuak izatea ekarri zien istilu bat protagonizatu zuten. Steve Forbes politikaria gonbidatu zegoen saio berdinera eta honen aurkako protestan, Estatu Batuetako bandera bat alderantziz jarri nahi izan zuten anplifikadoreetan. Ez zieten kantu gehiago jotzen utzi.
Rage Against The Machine talde bat baino gehiago biurtzen hari zen eta zentsurarekin topo egin zuten medio bat baina gehiagotan. 2001ean adibidez, dorre bikiak bota zituztenean kanta ugari izan ziren debekatua Estatu Batuetako Irratietan eta adibidez, zerrenda hartan Red Hot Chili Peppers taldearen kantu bakarra zegoen bitartean, Rage Against The Machine taldeak kantu gehixeago zituen. Zehazki, guztiak.
Horren aurretik hala ere, diska bat gehiago argitaratu zuten eta izenburuan beraien izaera aldarrikatzailea agerian geratu zen berriz ere: Battle Of Los Angeles izena jarri zioten eta diska horretako dugu Slep Now In The Fire ikaragarri hau.
Diska honen ostean Zach De La Rochak taldea utziko zuela adierazi zuen bere bakarkako ibilbidearekin jarraitu ahal izateko.
Gauzak horrela, Tom, Brad eta Timek beraien kabuz jarraitzea erabaki zute eta saio honetan hainbeste aldiz entzun dugun Audioslave taldea sortu zuten orain aste batzuk Like A Rolling Stone tarte honetako protagonista izan genuen Soundgarden taldeko Chris Cornell kantariarekin batera.
Hala ere, taldea utzi aurretik beraien orainarteko azken diska dena argitaratu zuten. Bertsio diska bat izan zen Renegades eta tartean Bob Dylan, Bruce Springsteen, MC5, The Rolling Stones edo The Stoogesen bertsioak aurkitu ditzakegu.
Bertsio diska horen lagin bat dugu Afrika Bambaataa taldearen kantu baten bertsioa dugun Renegades of Funk hau
Audioslaveren arrakasta dexentekoa izan zen baina Zach De La Rochak ez zuen jarraipen gehiegi lortu bere bakarkako ibilbidearekin.
Gauzak horrela, 2007an Audioslave taldea desegin eta Rage Against The Machine taldera itzultzea erabaki zuten. Kontzertu ugari esakini dituzte munduan zehar egun hartatik eta diska berri bat aterako dutenaren zurrumurruak ere badaude.
Hala ere, lehen salmenta arrakasta diska berria kaleratu aurretik lortu dute pasa diren Gabonetan gehien saldu zen kantua Rage Aginst The Machine taldearen Killing In The Name Of izan baita.
Kantu hau ordea orain 17 urte argitaratu zuen talde amerikarrak taldearen izen berebereko diskan beraz, nola da posible 2009ko abenduak kanturik salduena izatea?
Ba azalpena oso argigarria dugu. Ematen duenez, azken urteetan X-Factor saioko irabazlearen kantu bat izan da Gabonetan gehien saldu dena. Egoera horrekin aspertuta, pertsona talde batek kanpaina bat abiatu zuen facebook bidez. Bertan, ingalaterra osoko jendeari eskatzen zioten internet bidez Rage Against The Machine taldearen kantu hau erosteko eta jendeari, ideia asko gustatu zitzaien.
Gabonetako kanturik salduena izatearen saria hilabete horretako 13tik 19ra erabakitzen da eta egun horietan Killing on The Name kantuak 502.672 kopia saldu zituen iTunes, Amazon, HMV, Tesco, Nokia Musik eta Play.com plataformetan. Bigarren kanturik salduena nola ez, X-Factor saioko irabazlea izan zen Joe McElderryren kantu bat izan zen 450.838 kopiarekin.
Gauzak horrela, eta diska berriari itxaroten diogun bitartean, hoberena Killing In The Name Of ikaragarri hau entzutea izango da.
Ba horixe dugu gaur egun arte talde amerikar honek eskaini diguna. Hala ere, badakizue Like A Rolling Stone hauek amaitzeko talde honekin harremana duen kantu bat entzutea gustatzen zaigula eta gaurko aukera nahiko berezia da.
Aipatu dizuego Renegades diskan artista handi ugariren kantu ezberdinak bertsionatu zituztela Rage Against The Machine taldekoek. Artista horietako bat, Detroiteko The Stooges taldea izan zen eta aukeratutako kantua, Down On The Street izan zen.
Hortxe doa!
Iruzkinak
Demonocrazy 2010-03-04 22:30 #1
Gabonetako listaren goian jartzeagatik, RATMek ekainean muxutruk joko du Londresen. Dena den kanta saltzen dagoeneko irabazi dute nahikoa... Orain dela bi urte, Getafen egon ginen RATM-en kontzertuan eta nire bizitazko top3-an sartzen da hauen ikuskizuna, izugarriak! Aurten ere madrilera datoz, ea bilbora edo gerturatzen diren...
indezent 2010-03-05 09:54 #2
Joatekoa nintzen eta azkenean ezin izan nuen joan. Hala ere, lagun pare bat han izan ziren eta zu bezela geratu ziren... Ea berriz inguru honetara itzultzen diren bai...
Utzi iruzkina: