Zergatik ez?
- Beasaina?
- Bai bai, sartu
Bere bota beltz eta gona koloreduna autoan sartu ditu

- Uste dut hamasei urte nituenetik ez nuela autestopik egiten kar kar kar baina lagun batzuekin geratu naiz eta ez nuen nola joan. Azkar hartu nauzu ordea, zortea izan dut
- Etzait ezer kostatzen. Horrela behintzat konpainia izango dut bidean (konpizitate irribarre batek ihes egin dit)

- Eta? Nolatan hemendik?

- Barkatu, ez dakit ixilik egoten… Ze inporta zait niri zertan zauden hemen kar kar kar (deserosotasun irribarre batek ihes egin dio)
- Ez… Egia esatea nahi baduzu autoarekin buelta bat ematen ari nintzen zentzu askorik gabe, denbora pasa… Badakizu…

Autoko bozgorailuetatik ateratzen den musikan jarri du harreta
- Pear Jamen azkenekoa da ezta?
- Bai, oso gustora entzuten ari naiz azkenaldian nahiz eta hasieran ez ninduen gehiegi konbentzitu…
- Polita da. Hala ere… ez da kanturik egokiena neska bat ahazteko…
Begietara begiratu nau irriparre errukitsuz
- Pff (etsipen irribarre batek ihes egin dit) …hori izango da arazoa agian, ez dakidala ahaztu nahi ote dudan…

- Beno, iritsi gara.
- Mila esker! Hotz ederra pasatzeaz libratu nauzu
Bere bota beltz eta gona koloreduna autotik atera ditu.
- Ez horregatik! Gustoko izan dut zure konpainia
Autoko atea irekita duela erlojuari begira jarri da.
- Eeee, Egia esatea nahi baduzu, oso azkar hartu nauzu eta zazpi terdietan geratu naiz beraz… kafetxo bat nahi?
- Pff (itxaropen irribarre batek ihes egin dit). Zergatik ez?
Iruzkinak
piban 2010-01-11 21:30 #1
Oso ona. Asko gustatu zait solasaldia. Hori gertatu izan balitzait momentua une oro gogoratuko nuke :D

Zer egin behar da horrelako solasaldiak idazteko??? Ala errealitate batean oinarritutakoa al da??? ;)

indezent 2010-01-12 10:01 #2

Niri gertatu ezkero ere gogoratuko nuke bai baina ez. Blog honetan idatzitako gehiena errealitate txikietatik sortutako gezur handiak izaten dira.

Mila esker!

Utzi iruzkina: