Like A Rolling Stone III: Coldplay
Orain arte, rock taldeez aritu gara Like A Rolling Stone tartean. Hala ere, badakizue Egunon Goierri honetan oso gustoko dugula erritmoak aldatzea eta tarte honetan ere, ezpiritu berdina mantenduko dugu.
Gaurkoan, Britainia Handi aldera joango gara eta gaur egun, musikalki hain emankorra den lurralde honetako talderik puntakoenetako bat aukeratuko dugu. Nahiz eta merkatu komertzialean bere lekua egin, musikazale gehienek errespetatzen duten talde bat hain zuzen ere. Gaurkoan, Like A Rolling Stone tartean, Colplay.
Coldplay 1997ko maiatzaren 17an sortutako musika talde ingelesa dugu. Taldeko kideak Chris Martin kantari, pianojole eta kitarjolea, Jonny Buckland kitarjolea, Guy Berryman Baxujolea eta Will Champion baterijolea dira.
Coldplay Londreseko Univertsiti Collegen jaio zen eta taldeko lehen partaideak Chris Martin eta Jonny Buckland izan ziren. Hasieran, Pectoralz izena zuen taldeak lehen entseguak aurrera zijoazen eran, Guy berryman kitarjolea taldean sartu zen.
Taldeak Camdeneko lokal txiketan eskaintzen zituen kontzertuak eta taldekide bakarra besterik ez zitzaion falta. 1998ko urtarril hasieran erabaki zuten azken kidearen izena eta hau, Will Champion izan zen. Willek kitarra, bajua eta pianoa jotzen zekien baina Chris Martinek garbi omen zuen Will taldean nahi zuela eta bateria jotzen ikasteko agindu zion. Azkar ikasi zuen.
Gauzak horrela, Pectoralz izena alde batera utzi eta lagun bati ordurarte berak erabili zuen izen bat eskatu zioten, Coldplay. Lagun hau, gaur egun Keane taldeko pianojolea den Tim Rice Oxley dugu.
Taldea eta izena sendotuta, lehen diskoa grabatzen hasi ziren eta lehen egunetik Colplayren bidea arrakastaren bidea izango zela ikusi ahal izan zuten Martin, Champion eta konpainiak. Beraien debut diskak Parachutes izena zuen eta 2000. urtean, Britainia Handian gehien saldu zen diska izan zen.
Makina bat sari jaso zituen Parachutes diskak eta munduko zirrikitu guztietan entzun ziren antzean dugu Trouble kantua edo jarraian entzungo dugun, Yellow.
2.- A RUSH OF BLOOD TO THE HEAD
Lehen diskaren nazioarteko arrakastaren ondoren talde askok atseden bat hartuko luke baina Colplayk jarraian bigarren diska argitaratzea erabaki zuen. Urte bete geroago, 2001ean, estudioan sartu eta A Rush of Blood to the Head grabatzen hasi ziren.
Parachutesek izandako harreraren ostean, taldeak bigarren lan honetarako izan zezakeen presioa handia zen baina berriz ere, publiko eta kritika aho bete hortz utzi zituzten.
A Rush of Blood to the Headek sari mordoxka bat jaso zuen, 5 single izan zituen, Politik, In My Place, The Scientist, Clocks eta God Put Smile Upon Your Face eta hau guztia gutxi balitz, Rolling Stone musika aldizkariak historiako 500 album onenen artean sailkatu zuen.
Bigarren lan honek Coldplayko mutilen gaitasuna ziurtatu besterik ez zuen egin eta egia esan, nahiko zaila egiten da A Rush of Blood to the Head honetako kantu bakar bat aukeratzea. Hala ere, Clocks kantuarekin joango gara bera izan baitzen entzunena 2000. urte hartan.
Hirugarren diska honi X&Y izena jarri zioen eta 2005eko ekainaren 6ean argitaratu zuten Britainia Handian. Urteko diskarik salduena izan zen eta hori gutxi balitz, beste errekor batetik oso gertu geratu zen. Lehen esistentziak azkarren agortu zituen diska izateko gutxi falta izan zitzaion baina oraindik, ohore hau, Oasis taldeak du Be Here Now diskarekin.
Hala ere, eta zaleen harrera ikusita, oraingo honetan arrakasta ez zen erabateko izan. Kritikoek aurreko disken maila ez egotea egotzi zioten X&Yri. Hala ere, Brit Awards zein Grammy batzuk jaso zituen Coldplayk hirugarren lan honengatik.
X&Y hoentako singleak atzean dugu Speed of Sound, Talk, The Hardest Part eta jarraian entzungo dugun I Fix You zoragarria izan ziren.
4.- VIVA LA VIDA OR DEATH AND ALL HIS FRIENDS
X&Y diskaren ostean eta agian, kritikoen harrera kaxkarraren ostean, azkar sartu zen taldea estudioan hurrengo diska prestatzeko asmoz. 2006an hasi ziren lan honetan baina 2008ko ekainaren 17arte ez genuen diska berria eskuartean izan: Viva la Vida or Death and All His Friends.
Diskaren azalean Eugene Delacroix margolari frantziarrak margotutako koadro bat ikusi dezakegu. Bertan Askatasuna herria gidatzen agertzen da.
Viva la Vida honetan aldaketa nabarmena eman da taldearen musikan nahiz eta izpirituak berdina izaten jarraitzen duen. Chris Martinen hitzetan aurreko hiru diskoak trilogia moduko bat izan ziren eta azken honek, bide berri bat ireki dio taldeari. Diska honetan gitarra distortsionatuak entzun ditzakegu eta baita blues doinuak ere. Horretaz gain, Martinen ahotsake ere aldaketa nabarmen bat izan du aurreko disketatik azken hontara, ez baitu falsete bat bakarra ere egiten.
Esan liteke, salmenta eta sariak alde batera utzita, Viva la Vida diskaren arrakasta, Coldplayk izan duen handiena izan dugula taldearen historian eta Coldplay beste maila batera igaro duela. Zalantzarik gabe, Viva la Vida kantua izan azken urtean mundu osoan gehien entzun den kantua eta hori, ez da lorpen makala. Nazkatuko garenaren arriskuz, hemen doa berriz ere.
5, 6.- PROSPECT'S MARCH ETA LEFTRIGHTLEFTRIGHTLEFT
Viva la Vida or Death and all his Friends lanaren arrakastaren ondoren, Coldplayk nazioarteko bira erraldoi bati ekin zion eta hori gutxi irudituko balitzaie moduan, bi diska gehiago atera dituzte urte berean.
Lehena, Viva La Vida diskaren nahasketaz osaturiko diska bat izan genuen urte berean; Prospeckt’s March. Bertan Jay Z bezelako raperoek hartu zuten parte eta atzean dugun Life in Technicolor II honek izugarrizko harrera izan zuen mundu osoko musika zerrendetan.
2009an aldiz diska berri bat argitaratzea erabaki zuen, zuzeneko diska bat hain zuzen ere eta bere izena, Leftrightleftrightleft izan zen. Diska honetan Viva La vida Tour birako kontzertu bateko 9 kantu aurkitu ditzakegu eta egia esan, merezi du diska hau entzutea taldeak zuzenean mantentzen duen kalitateaz gozatu ahal izateko besterik ez bada ere.
Diska hau kontzertuetara joan diren guztie oparitu diete eta sarean ere zintzilikatu dute nahi duen orok debalde jeitsi dezan.
Hau guztia esan ondoren derrigorrezkoa dugu diska honetako kantu bat entzutea: LeftRightLeftRightLeft diska irekitzen duen Glass of Water
Horrelaxe amaitzen da oraingoz Coldplay taldearen ibilbidea baina ziur, oraindik diska gehiago eskainiko dizkigutela datozen urteetan. Normalean, maila honetako taldeek izaten dituzte barne arazoak baina esaten dutenez, Coldplaykoek, denek sinatutako hitzarmen baten bidez sahiestu dituzte arazo hauek.
Hitzarmen honetan hartutako erabakiak hurrengoak omen dira.
1.- Mosketeroen leloa bereganatu: Norbera danontzat eta danok norberarentzat
2.- Coldplay demokrazia bat da. Gauzak lauen artean erabakitzen dira
3.- Irabazi guztian lauen artean zatituko dira inolako ezberdintasunik gabe
4.- Taldeko inork droga gogorrak kontsumituko balitu zuzenean kalean geratuko litzateke.
Gauzak horrela, ematen du barne arazoak ekidin dituztela baina izan dituzte bai beste talde batzuekin. Pare bat aldiz egotzi izan diete plagioa Martin eta bere lagunei baina sekula ez dira saleketak inora iritsi.
Kasu ezagunena, Joe Satriani kitarjole amerikarrak salatutakoa izan zen. Bere ustez, Coldplayren Viva La Vida kantua bere If I Could Fly kantuaren kopia soil bat besterik ez zen.
Gaurkoan Joe Satrianiren kantu honekin amaituko dugu hirugarren Like A Rolling Stone atal hau. Ea zuei zer iruditzen zaizuen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: