Like A Rolling Stone IV: Zea Mays

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2010-01-13 19:40

Orain arte, Nazioarteko taldeez aritu gara Like A Rolling Stone saioan; estatubatuarrak, eskandinabiarrak eta ingelesak. Egia esan, gure saioan entzuten dugun musika gehiena inguru hauetatik etorri ohi da baina bada beste lurralde bat musika asko eta oso ona eskaintzen diguna. Nola ez, Euskal herriaz ari gara.

Zaila egin zaigu Euskal Herriko talde bat aukeratu beharra izatea talde euskaldun batek protagonizatuko duen lehen tarte honetarako baina azkenean, faktore ezberdinak kontuaz izan ondoren, Bilbo aldera joateko erabakia hartu dugu. Gaurkoan, Like A Rolling Stone tartean, Zea Mays

1.- ZEA MAYS

Zea Mays 1997ko ekainean sortu zuten Asier Basabe (baterijolea), Ruben Gonzalez (baxujolea), Iñaki Imaz (kitarjolea) eta Aiora Renteriak (ahotsa) eta oso azkar hasi ziren gauzak ongi joanten bilbotarrentzat. Lehendik ezagunak ziren elkarren artean eta ezagupen horrek izan zuen bere eragina uda horretan bertan zazpi kantuz osatutako maketa bat grabatu bait zuten.

Esan bezala, gauzak azkartasunez egin zituen Zea Maysek eta lehen lorpenak ere oso azkar etorri ziren. Zazpi kantuko maketa hori Euskadi Gazteako 1997ko maketa lehiaketan saritua izan zen eta maketa berberarekin Villa de Bilbao maketa lehiaketan talde euskaldun hoberenari sari ja so zuten.

Arrakasta hauek diskografiken begi-puntuaren xedean jarri zituen eta 1998ko irailean beraien lehen diska grabatu zuten GOR disketxe naparrarekin; Zea Mays.

Talde bilbotarraren lehen diskak arrakasta handia lortu zuen musikazale euskaldunen artean eta kritika oso onak jaso zituen estatu mailako irrati eta aldizkarien eskutik.

Arrakasta hori guztia lortzeko izan zuten tresnarik garrantzitsuena Zea Mays diskako kantu bat izan zen Euskal Herriko leku giutxitan geratu bait ziren Itsasoa entzun gabe

2.- ELEKTRIZITATEA

Lehen diskaren harrera bikainaren ondoren Zea Maysek hobetoen egiten dakiena egiten jarraitu zuen; zuzenekoan eman. Estudioan indarra duen talde bat da Zea Mays baina zuzenekoan beste maila batera igarotzen da taldea hori baita beraien habitat naturala. Hor geratzen dira garbi taldekideen doaiak eta nola ez, Aioaren ahotsaren indarra.

Kontzertuak eta kontzertuak ematen ari baziren ere, diska berrirarko kantuan prestatzen jarraitu zuten eta 1999 urte bukaerarako osatuta zuten Elektrizatea diska osatuko zuten kantu bilduma. Mondo Sonoro aldizkariak 2000. urtean Euskal Herrian kaleratu zuen diska hoberenaren saria eman zion.

Diska kaleratu ostean, Holanadara joatea erabaki zuen Zea Mays laukotean eta bertan bira bat burutu zuten Amsterdam inguruko etxe okupa, taberna, aterpetxe eta jaialdietan kontzertuak eskainiz.

Ziur bira horretan oiartzun ederra bat izan zuela beraien bigarren lanari izena eman zion kantuak; Elektrizitatea.

3.- HARROBIAN

Askotan galdetu izan diogu gure buruari zer demontre esan nahi ote duen Zea Mays izenak eta tarte honetarako dokumentazioa prestatzen ari ginela harrituta geratu gara Zea Maysen esanahia milloa, elotea, chocloa edo beste modu batera esanda, artoa dela jakitean.

Ez dakigu zergatik jarri zioten izen hau taldeari baina egia da bigarren lan honekin taldeak palomiten moduan eztanda egin zuela (ze ongi lotzen ditudan gaiak…). Arrakastaren ondoren, beste disketxe batera joan ziren, Gaztelupeko Hotsakera alegia, eta hirugarren diskan lanean hasi ziren.

Ikusi dugun bezala, gauzak azkar egiten dituen taldea da Zea Mays eta Harrobian diskak ere ez zuen zalegoa denbora gehiagi zain izan. 2002an argitaratu zuten.

Eduki handiko lana izan zen Harrobian eta lan osoan zehar gizaki baten bizia kontatu ziguten kantutik kantura, gizakiaren jaiotzatik heriotzara. Hitzetarako Kirmen Uribe poeta ondarrutarraren laguntza izan zuten eta berriz ere harrera ederra izan zuen diskak.

Beste batzuen artean, azpimarratu beharreko kantuak, Itoitz taldearen Hiltzori II kantuaren bertsioa eta Festimad Jaialdiak argitaratu zuen 1. volumenerako aukeratua izan zen Prozak zaporea izango lirateke.

4.- SORTUZ, GRABITATEAREN AURKA

Harrobian kaleratu ondoren, Europa aldera begira jarri zen taldea berriz ere eta Berlin, Amsterdam eta La Haya bezalako lekuetan izan ziren kontzertuak eskaintzen.

2004ean Harrobian diskaren bira amaiezinari amaiera eman zioten eta laugarren diskan lanean hasi ziren; Sortuz, Grabitatearen aurka. Diska honen aldaketa bat suposatu zuen taldearen musika eta izaeran. Kantuak zuzenagoak izatera igaro ziren eta ordurarte hain ilunak ziren hitzak argitasun eta positibotasunez bete zituzten.

Aldaketa honek, taldeari indar gehiago emateaz gain, merkatua zabaldu zion eta une batetik bestera Euska Herriko talderik garrantzitsuenetako bat izatera pasa ziren.

Benetan zaila egiten zaigu diska honetako kantu bakarra aukeratzea eta badakigu beti berdina esaten dugula baina gaurkoan egia da, benetan. Hala ere, positibotasunerako erabaki horri helduz, indar eta sentimenduz betetako kantu bat aukeratu dugu. Ipar Haizearen atearen aurrean.

5.- MORPHINA

Taldeak kontzertuak eman eta eman jarraitzen zuen eta zuzenekorako hain maite dute Bonberenearekin atera zuten hurrengo diska.

Morphina izena zeraman 2007an argitaratutako lanak eta diskarekin batera Zea Maysen ordurarteko ibilbidea biltzen zuen DVD bat zekarren.

Orain arteko lan honetan Sortuz diskak markatutako bide berriarekin jarraitu zuten eta berriz ere, taldeak mila iturrietatik edaten duela argi utzi ziguten.

Diska honetako lehen singlea Morphina kantua izan zen baina gaurkoan beste kantu bat aukeratu dugu; 18/98 taldearen aldeko diskarako aukeratu zuten Astero ostera hastera

Horixe izan da gaur arte Zea Mays taldeak eman duena baina esan dugun bezala zuzenekoak dira taldearen habitat naturala eta lan horretan jarraitzen dute azkenaldian. Ongi jarraitu gainera diskak Zea Mays izenarekin ateratzen badituzte ere, zuzenerako bigarren talde paralelo bat baitute. 7. armairua izena du eta izen honekin beraien gustoko taldeen bertsioak eskaintzen dituzte.

Zaila izaten da 7. armairuaren kontzertu bat harrapatzea normalean Bizkaia aldean izaten direlako eta gutxi izaten direlako. Hala ere, beraien kontzertu normaletan ere, beti eskaintzen dute bertsioren bat. Tartean, gaurko Like A Rolling Stone hau isteko aukeratu dugun Wolfmother australiarren Joker & The Thief


Utzi iruzkina: