Cosmic Egg: Wolfmotherren itzulera
theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-11-10 21:00
3
2006an ezagutu genuen hirukote australiar hau. Erabat txundituta utzi zuten mundu guztia taldearen izen berbera zuen lehen diskarekin. Urte hartan Gasteizko Azkena Rock jaialdian izan zirenek, burmuinean grabatuta ekarri zuten taldearen izena eta beraiei esker, beste guztiok ere hemendik urte batzuetara kulto diska bat izango den hura ezagutzeko aukera izan genuen.
Aurrekoan aipatzen nuen badirela diska batzuk entzun eta entzun  egon zaitezkeena, egunak, asteak eta baita hilabeteak ere. Horixe izan zen Wolfmotherrek nigan sortu zuen erantzuna lehen aldiz entzun nuenetik.
Ordundik, bigarren diskaren zain egon gara. Bidean, zurrumurru ugari: taldea banadu egin zela, kantaria bakarrik geratu zela, etzela ama-otsoen diska gehiago izango... Azkenean, ematen duenez, arazoak benetazkoak izan dira eta kantariak baxu-jole eta bateri-jole berriak bilatu omen ditu. Jatorrizko taldekideak beste proiektu batean lanean ari omen dira.
Ez dut oraindik diska berria esku artean eta ez dakit aldaketa hauek zer eragin izan duten Wolfmotherren musikan baina kontua da Cosmic Egg (horrela izena du diska berriak) kalera ateratzeko prest dagoela eta dagoeneko ez naizela lehen singlearekin konformatzen: New Moon Rising!
oier u.
oier u. 2009-11-11 09:49 #1
Ez dakit bideoak jarri daitezken:
Niri ere asko gustatu zitzaidan lehen diska. Lagun australiar  bat dut eta haiek joaten diren tabernetara joaten da. Esan zuenaren arabera ezin izan zuten fama koilara txikiarekin xuabe-xuabe dastatu eta marmitatik zuzenean edan nahi zuten.
Ea zer nolakoa den bigarren diska, baina singlea ez zait asko gustatu lehenengo entzunaldian.
oier u.
oier u. 2009-11-11 09:50 #2
Itxuran, ezin dira jarri ba.
Hemen bideoa
indezent
indezent 2009-11-11 10:54 #3
Horixe dik famak... Ez diat uste inork ongi mastikatzen duenik, lastima askotan beraien handikeriak guk ordaindu beharra erdipurdiko diskekin. Hala ere, nik badiat konfidantza diska berri honetan.
Hala ere, ezin izan diat hik jarritako bideoa ulertu. Nire ingelesa nahiko mugatua dek. Eskertuko nikek itzulpen txikiren bat... jeje
Eta bai, jarri zeizkik bideoak. Idazketa koadroaren azpian HTML pestaña bat daukek. Horri eman, embed-a sartu eta berriz klikatu. Magia! Bideo erantzunean.
Utzi iruzkina: