Zapore ederra uzti du Jazpana! Fest Jaialdiko lehen edizioak: Hurrengo urterarte!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-10-28 21:10

Asteburu luze eta zoro honen ostean Jazpana! Fest Jaialdi honen lehen edizioaren balorazio positiboa egin beharrean gaude.

Ostiralean ez genuen eguraldia lagun izan eta saskibaloi txapelketa Murumendi eskolako frontoiera eraman beharrean izan ginen. Hamar bat taldek hartu zuten parte txapelketan (neska eta mutilak) eta giro ederra izan zen partida guztietan zehar.

Ondoren bideo emanaldia izan genuen (Joe Strummer: The Future is Unwritten) eta 30 bat lagun elkartu ziren bertan. Filmea amaitzean, Moby Dick bilbotarrak jendea aho bete hortz utzi zuen kontzertua eskaini zigun. Ahots izugarria eta ezinezko bertsioak.

Gauzak horrela, larunbatera iritsi ginen. Skate txapelketa ordu bete beranduago hasi zen eta King of The Lines txapeketa besterik ez zen jokatu (A.S.T.O.A. modalitatea hurrengo urterako utzi beharko dugu). Hala ere, partaide eta ikusleak ederki gozatu zuten ikuskizunaz eta harrituta geratu ziren txapela 16 urteko donostiar batek eraman zuela ikustean (Zorionak Eñaut!).

          

Herriko taldeen kontzertuak seiretan hasi ziren eta ikuskizun ederra eskaini zuten Arkasha, Fitter Happier, Punk Bacharach, Surfin Sekretas eta Lopezno y Los Antilopez taldeek. Honen ostean, jaialdiko plater nagusia etorri zen. Izugarriak lau taldeak: The Dirty Pink Ladies (gaueko sorpresa positiboa, oso onak), Cordura (beti bezala, indartsu), Capsula (zuzeneko izugarria) eta We Are Standard ezagunak (Kontzertu ederra eta denboraz eskuzabala).

Esan bezala, balorazio positiboa. 1000 bat pertsona inguru bildu ziren karpara eta prebisio guztiak apurtu zituzten. Gauzak horrela, goizeko 1etan garagardorik gabe geratu ginen. Eskerrak bihotzez Beasaingo Gaztetxeari eta Hiruki tabernari gure bodega betetzen laguntzeagatik larritasun une batean.

Amaitzeko, Jazpana Fest Jailadiko antolakuntza batzordeak adierazi nahi du gauza asko ondo atera diren bezala, beste asko gaizki atera direla eta hurrengo urterako ikasi dugun guzti horrek jaialdi hobeago bat egiten lagunduko digula.

Besterik gabe, eskerik asko kolaboratzaileei, boluntarioei, taldeei eta gerturatu zineten guztiei. Mila esker!

Hemen dituzue ikusle jator batzuk youtubera igotako bi kontzertu zati. gozatu!


Utzi iruzkina: