Asteburu luze eta zoro honen ostean Jazpana! Fest Jaialdi honen lehen edizioaren balorazio positiboa egin beharrean gaude. Ostiralean ez genuen eguraldia lagun izan eta saskibaloi txapelketa Murumendi eskolako frontoiera eraman beharrean izan ginen. Hamar bat taldek hartu zuten parte txapelketan (neska eta mutilak) eta giro ederra izan zen partida guztietan zehar. Ondoren bideo emanaldia izan genuen (Joe Strummer: The Future is Unwritten) eta 30 bat lagun elkartu ziren bertan. Filmea amaitzean, Moby Dick bilbotarrak jendea aho bete hortz utzi zuen kontzertua eskaini zigun. Ahots...


Nahiko abandonatua izan dut bloga azkenaldian (aurreko larunbateko asperraldia salbu) eta atentzioa deitu zidan bati kontatu nion nola nahiko liatuta nabilen beste kontu batekin. Beno… nahiko liatuta ez, zoratuta! Ba hementxe arrazoia.              Jazpana! Fest Jaialdia urriaren 23 eta 24ean ospatuko da Beasaingo Bernedo Aparkalekuan Rural Postmodern Festival in Beasain lemapean. Horixe da gure izena eta baita gure izena ere. Herritik mundura, txikitik handira eta nola ez, ezberdintasunetik berdintasunera.   Jaialdi potentea izan beha...