Aldatu ezazu zure herriaren izena!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-04-02 20:43
6

Makina bat gauza arraro ikusi eta entzun izan ditugu baina lerro hauetan kontatzen dizuedan hau normal normala, ez da.

Sekula pentsatu al duzue zuen herriari izena aldatzea? Ez dut uste. Badaude gauza batzuk betirako direla pentsatzen dugunak, betitik datozenak, aldaezinak eta askotan jatorria ere ezezaguna egiten zaizkigunak eta hortxe dute agian beraien magia ezta? Zergatik izena du Beasainek Beasain edo Ordiziak Ordizia? ( Ah ez, hauek aldatu zioten izena, Villafranca de Oria zen ala?).

Tontakeriak alde batera utzita gaur arratsaldean zur eta lur utzi nauen berri honi helduko diot. Kontua da, Valentziako Alfara D’Algimia herria mapetatik desagertu zela joan zen igandean. Hemendik aurrera, Alfara de La Baronía izenako du herriak. Eta zergatik galdetuko zarete? Zergatik erabakiko ote lukete herri honetako biztanleriaren %51ak herriari izena aldatzea? Arrazoia entzun ezkero , erabat ilogikoa ez da baina...

Alfara D’Algimia  Algimia D’Alfara

Ematen duenez, ondoko herriak Algimia D'Alfara izena du eta antzekotasun honek, izugarrizko buruhausteak sortzen omen zituen. Kontua da, biztanleria bozketara deitu eta herriari izena aldatzea erabaki dutela. Hala ere, berri honekin zalantza edo beldur bakarra sortzen zait. Zer gertatuko litzateke ekimen hau modan jarriko balitz? Ba Guarromán (Jaén), Parderrubias (Ourense) edo La Polla(Asturias) bezalako izenak galduko genituzkela eta hori, hori ez, sekula ez mesedez!

PD: Hemen herri izen bitxi gehiago

kareu

kareu 2009-04-02 20:57 #1

jajajajajajajajajaja!!

gauza bakarra zeok argi, herri hauetan kriston punki piloa zerekela, edo eon zituala behintzet!!!

ala con dios!!

pd: no nos engañan, villafranca es españa!

indezent

indezent 2009-04-02 21:01 #2

jajaja, kon Villafranca nunca se sabe... Halare, gu Beasaingok izanda hobe gerek ixilik ;) ixilik eta mezan noski!

borthuzai

borthuzai 2009-04-02 21:41 #3

ei! eta ez ahaztu APATAMONASTERIO!!!!!!!!
elorrio eta durango artean

indezent

indezent 2009-04-03 09:33 #4

...y tan a apata! jajaja

Imanol

Imanol 2009-04-03 13:25 #5

jajajaja Fraga da Pena (en Portugal). Ze ona!

indezent

indezent 2009-04-04 13:27 #6

Jode, festival del humor! jajajaja

Utzi iruzkina: