Ezertarako balio izan ez zuen logela
Larunbat iluntzean Lekeitiora iritsi eta zalantza handiak genituen gauean egin behar genuenaz. Beasainera itzuli eta Ormaiztegin parranda bota, Beasainera itzuli eta Beasainen trago batzuk hartu, Lekeition geratu eta furgonetan lo egin edo Lekeition geratu eta hiru artaburu beasaindarrentzat logela bat bilatu.
Ez ziren ez aukera gutxi baina saria jaso eta kanpoan zen klima tropikala ikusita, hoberena Lekeition geratzen izango zela pentsatu genuen. Hala ere, gure inkoszientziarako berezko jarrerari kontra eginez hotelen batean lo-gela bat hartzea erabaki genuen goizean deskantsatuago egoteko eta zergatik ez, ziuraski Tabernak itxi osten, erabat kolgatuta geratuko ginelako Bizkaiko herri eder horretan.
Horrela beraz, Lekeitioko hotelik merkeenean gela bat hartu eta parrandari ekin genion; kottaduak gu. Kolgatuta? Tabernak lau terdiak arte eta ondoren, ez dakit zenbat lokal goizeko ordu txikiak arte (goierritarrak juergan onak garela?).
Tabernak amaierararte gozatu eta Lekeitioko neska jator batzuei esker, beste lokal hauetan bukatu genuen; batetik bestera prozesioa egin genuen argiak itzaltzen zijoazten eran. Azkenean, azken argiak itzali zituzten eta kanpora atera ginen. Goizeko zortzirak eta izugarrizko harrikararekin hotelera (azkenean, kolgatuta). Gelan sartu, ohean bota, hiru ordu lo egin (gela hamabietan utzi beharrean ginen), dutxa bat eta furgonetara. Guk bai dakigula dirua ongi gastatzen.
Gasolina, 20 euro, parranda, 60 euro, hoteleko gela, 20 euro, kafesnea, 1,25 euro. Inkonsziente batzuk izan eta Lekeition sari bat jasotzeak, ez du preziorik.
PD: Ez da juerga hartako argazkia baina jartzeko gogoa nuen eta adibide bezala balio du. Beraz, total, patatas
Iruzkinak
borthuzai 2008-11-25 20:17 #1
jajajajaja!
putamadreko argazkie!
beidazak manolon behatza! :-D

(jo! captcha hau gozada bat dek!:-)

indezent 2008-11-25 20:36 #2

E? Komo mola mi captcha e?

Halare dudak zeuzkiat behatz hori ez ote deken 5. pertsona batena jajaja

Utzi iruzkina: