Redemption Song

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-11-11 22:03
1

 

Musikaren historian dueto izugarri asko izan dira eta askoren atzean kantua bezain historio bitxiak aurkitu ditzakegu. Bob Marleyk kantu izugarri asko idatzi zituen baina bada bat, bere biziaren amaieran esanahi berezia izan zuena. Kantu honen izena “Redemption Song” da eta Marley jaunak 1979an idatzi zuen medikuaren ahotik minbizia zuela entzun ostean. Esaten denez hauxe izan zen Bob Marleyk grabatu zuen azken kantua eta bertan, izenburuak berak esaten zuena bilatzen zuela pentsatzen dut, redentzioa. Bob Marley Miamin hil zen 1981eko maiatzaren hamaikan.

Hala ere, dueto batez hitz egiten hasi naiz baina sarrera hau beharrezkoa zen dueto honen handitasuna ulertu ahal izateko urte batzuk gerioago, Johnny Cash amerikarrak eta Joe Strummer ingelesak kantu honen dueto bat grabatu bait zuten. Kontua da, kasu honetan ere, biek garbatutako azken kantua izan zela (edo hori diote behintzat). Johny Cash 2003 hil zen eta Joe Strummer berriz 2002. Espero dut biek ere bilatzen zutena aurkituko zutena nahiz eta utzi digutena, nahiko redentore izan. Badirudi beraiek ere azken egunez gozatzen ari zirela usaintzen hasiak zirela...

 

oier u.

oier u. 2008-11-12 09:21 #1

Kuriosoa, eta interesgarria!<br>


Utzi iruzkina: