Russian Red (Acoustic Folk)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-11-14 12:09
3

Bere izena ezpainetako margo batetik hartu omen zuen eta ordundik, Russian Red moduan da ezaguna. Nik egia esan ez nuen bere berririk baina herenegun cuatroko El Ormiguero saioan agertu zen. Interneten egin omen da ezagun eta horren kontura diska bat ateratzea lortu du. Gero, musika krisian dagoela diote (musika sekula baino biziago dago, industria da azkenetan dagoena…).

Diskaren izena I love Your Glasses da eta egia esan, osorik entzuteko gogoarekin utzi ninduen (eta berarekin kafetxo bat hartzeko ere bai). Neska txiki bat da, argala eta lotsatia. Itxura hori zuen El Ormigueroko platoan sartu zenean baina kantatzen hasi bezain pronto, beste pertsona batean bihurtu zen. Aspaldi ez nuen horrelako goxotasuna zuen ahots bat entzuten, aspaldi ez ninduen kantu batek hainbeste ikutzen. Badakit emozionatzen ari naizena baina kontua da, Amelie ikusi nuenetik ez nintzela ikuskizun batetik hain maiteminduta irteten

Agian nahikoa da hitz egiteaz (agian ez, ziur) eta entzuteko unea iritsi da. Lehendabizi ezaguna egin zuen bideoetako bat jarriko dizuet eta ostean, diskoa atera ondoren kantu berdinarentzako eginiko bideoklip ofiziala. Amaitzeko, beste abesti entzun ahal izango duzue lehenengoa entzun eta gero, gehiago nahiko baituzue.

2008-11-14 18:29 #1

jajaja! :-) bai, ni ere liluratu ninduen :-)

joanna newson gogoratu zidan ahotsean...
http://www.goear.com/listen.php?v=416fe85

(youtube-n russian red-en bideoak ikusi eta ikusi jarri nauk! :-)

bootxo

bootxo 2008-11-16 14:21 #2

Kasualitatea! Niri ere gehiagorako gogoak utzi zizkidan.

indezent

indezent 2008-11-17 17:56 #3

Ba nik dagoeneko jetsi dut diska eMuletik. Orain entzutea besterik ez zait geratzen...

Utzi iruzkina: