Youtubeatzen: Matt Harding eta Remi Gaillard

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-06-25 20:49

 

Aspertuta ibili naiz gaurkoan eta youtubeatzen aritu naiz aspaldiko partez. Bideo interesgarri bat baina gehiagorekin topatu naiz baina badira bi blogean zintzilikatu gabe utzi ezin ditudanak.

 

Lehenegoa Matt Hardingen azkena da. Tipoa ezaguna egin zen orain urte batzuk munduan zehar dantzan ibili zelako (munduan zehar esaten dudanean, mundu osoan zehar esan nahi dut). Kontua da, enpresa bat edo besteri grazia egin ziola Matten harrikarak eta gaur egun bideoak egiten jarraitu ahal izateko bidaiak ordaintzen dizkiotela (plubizitate truke noski). Jarraian ikusi dezakezuen hau 2008 zehar buruturikoa da. Izugarrizko tontokeria da baina ni behintzat, emozionatu eta guzti egin  nau (ahul egongo naiz agian…).

Bigarren bideoa erabat ezberdina da baina honetan ere harrikara izugarria duen tipo bat da protagonista. Bere izena Remi Gaillard da eta ematen duenez, kirol-zoro bat da (gaur egun ugaltzen ari den espeziea portzierto). Bideo honetan bere baloi-toke izugarria erakusten digu eta bideo grabatzeko 2.304.578 toma behar izan baditu ere, bere meritua eztabaidaezina da. Hortxe doa.


Utzi iruzkina: