Gora La Sexta!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-05-09 12:58

Atzo gauean etxera iritxi, ederki afaldu eta telebista aurrean jarri nintzen. Betiko moduan, ez zegoen gauza handirik ikusteko eta horrelakoetan azkenaldian egiten dudan moduan, La Sextaren bila jo nuen ikusteko moduko zerbaiten bila.

 

Futbol partidu bat botatzen ari ziren; Espanyol – Atl. Madril; lastima. Errealaren edo Championseko partiduak besterik ez naiz osorik irensteko gai. Hala ere, zer demontre ari da esaten telebistako ahotsa? Eeeh! Katalanez ari da! Ja ja ja, La Sextako hauei burua joan zaie! “Aita! escucha, está hablando en Catalán!”. “Eso es el idioma”. Telebistako mandoa hartu, ezagutzen ez nuen botoi bati eman eta telebistan, lenguaje ¾ rotuloa agertu da. Euskeraz ari da! La Sextan! Neska gazte bat euskeraz ari da La Sextan!

 

Surrealista ematen du baina egia da. La Sextak futbol partiduak Espainiar estatuko lau hizkuntza ofizialetan entzuteko aukera ematen du. Bada denbora kate hau besteak baino duinagoa iruditzen zaidana. Hasteko, arratsaldeetan, beste guztiak magazine mierdak ematen ari diren bitartean (oso modako formatua portzierto) kalitatezko telesaiak eskeintzen ditu, Buenafuenteren saioa bertan da, Caiga Quien Caiga botatzen hasi behar dira (espero dugu hasiera batean zena izatea…), Afaldu eta gero El Intermedio eskaintzen digute eta nola ez, Usun Yoon ezagutzeko aukera eman digute (oso garrantzitsua) baina hau! Hau gehiegizkoa da. Ni behintzat, La Sextakoa naiz dagoeneko. Gora La Sexta!

 


Utzi iruzkina: