Autobusero mozkorra eta droga kontrol berriak

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-11-29 12:17

Joan zen igandean Errealak Malagaren aurka jokatu zuen Anoetan (lasai, ez dut eta txinatarrez hitz egin behar…) eta nire bi lengusuak (errealzale amorratuak nola ez) autobusean joan ziren nahiko pinta txarra zuen neurketa hau ikustera.

Gauzak ordea, ez ziren gaizki joan Errealak 2 eta 0 irabazi baitzuen baina nire lehengusuek, ezin izan zuten azken orduerdia besterik ikusi. Zergatik? Ba Tolosa inguruan, hain maite dugun N-1a lanak direla eta estutzen den lekuan, autobusak ormigoia jo zuelako. Badakizue gauza hauek nola doazen, ertzaintza etorri, bidaiariak autobusetik jeitsi, autoei begira hasi eta nola ez, autoak bidaiariei begira pasa… Halako batean, ertzaina azkarren bati autobuseko txoferrari alkoholemi kontrola egitea otu zitzaion eta… sorpresa! Transbordadore espazial baten tamainako positiboa!

Autobuseroa ertzaintzaren basean

Larria da benetan inor halako arduragabea izatea (autobusa ume zein familiaz beteta…). Hala ere, gertaera hau aitzakitzat hartuta beste gauza bat kontatu nahi nizuen gaur. Joan den asteburuan droga kontrolak jarri dituzte martxan alkoholemiakoekin batera eta erabaki honek nahikoa harrotu ditu hautsak. Kontrol berri hauen fidagarritasuna nahiko zalantzakoa da (erabat ez esatearren) eta sistema gehiegi perfekzionatu aurretik martxan jartzeak nahiko usain elektoralista du.

Sistema berri honekin berdina omen da orain bi aste porro bat erre edo gaur goizean, lau gramo farlopa irentsi. Alegazioak direla eta makina bat bidaia egin beharrean izango gara hospitalera atzo kalada pare bat besterik erre ez nituela erakusteko.

Anoetara zijoan autobuslariari ordea, okurrituko zitzaion agian, hurrengoan, patxaran batzuk edan ostean hauts txuri pixka bat sudurzuloan barna sartzea kontrola saihesteko baina hurrengoan, ez dio ezertarako balioko; gaitzerdi.

Hala ere, galdera bat. Ostiralean Oramiztegiko gfestetara joateko taxi bila ibili ginen eta hiru base eta zortzi partikularretara deitu ostean, ez zigun bakar batek ere telefonoa hartzu. Normala al da hau? Edo hauek ere kontrol berrien beldur dira?.....mmmm, ez dakit ba zer esan.


Utzi iruzkina: