Amona globalizatuak, ño!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-11-01 16:26
4

Aurrekoan Donostiatik oinez nindoan (ez Donostia osotik, zati bat bakarrik e!) eta kale iskina batetik bestera ohiuka zebiltzan bi amonekin topatu nintzen:

- Eta hauek! Non daude?

- Ba hor, Irish Coofean!

Harrapazak amona! Irish Coofe! Nik ez dakit ondo idatzi dudan ere eta hor zebilen amona Irish Coofee-ka taberna edo sozietate esango balu moduan.

Ez dakit hau garai bateko Jaustinjausa edo Martin Bulla-ren bidetik doan edo amonak ere globalizatzen ari diren baina ni, okotzarekin lurra ikutzen utzi ninduten eta portzierto, oso hotza zegoen.

         

jonas

jonas 2007-11-01 21:07 #1

Gure amarekin, ordea, globalizazioak ez dauka zereginik:

Umeak ginela mandatuetako poltsa <em>7up</em>-ez beteta zekarrela, "<em>Gaur Koka-Kola barik, zupak ekarri ditut</em>" esan eta trankil-trankil geratu zen. Polita hura ere...

indezent

indezent 2007-11-02 00:06 #2

Ona hori ere. Hala ere, ni gehien harritu nauena kotxe marka ezagun batez ari zela 5bagen idatzi zuen hura. Handia! ;)

oier u.

oier u. 2007-11-05 00:48 #3

Ni beti akordatuko naiz nire aitaitarekin, eta harek futbolari atzerritarrei ematen zien izenekin... gehienbat Laundrusekin (Laudrup).<br />

indezent

indezent 2007-11-05 13:28 #4

Horiek ere man dute makina bat joku bai. bestela, galdetu Cadizekoei edo Mortadelori...;)


Utzi iruzkina: