Zaharra zara Bilbo?

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-05-04 10:14
4

Atzo esan bezala, Bilbon izan ginen larunbatean Imanolen erakusketa ikusten baina banituen arrazoi gehiago Bilbora joan nahi izateko. Nire bizitzako lau urte pasa nituen han ikasten eta azken espedientea firmatzera joan nintzenetik ez nintzen bertara itzuli.

Urte ederrak izan ziren baina egia esan, nahiko nazkatuta bukatu nuen Bilboz (herrikoa naizela konturatzeko balio izan zidan behinipein). Hala ere, oroitzapen oso onak ditut urte horietakoak eta berriz ere leku ezagun horiek ikusteko gogoa nuen. Badakizue unibertsitate lehen urteak nolakoak izaten diren eta nola ez, nireak ez ziren ezberdinak izan; juerga eta juerga. Riberako Meraktua Bilbi ondoan dago eta eta hantxe eman nituen juerga ordu gehienak, Iturribidek estresatu egiten ninduen. Erakusketa ikusi eta bertara zuzendu ginen tragotxo bat hartzera eta… AAAAH! Zer da hori?! Ez dakit zer den baina Bilbi ez. Hiru urte besterik ez dira pasa eta leku hark zuen xarma guztia galdu du. Lauzpabost etxe bota dituzte, tabernak jabez aldatu dira (ez dago Elexalderik) eta gu jutean behintzat, taberna gehienak itxita zeuden. Bihotza lurrera erori zitzaidan.

Leku harren xarma bere zahartasunean zegoen, itxitasun hartan, iluntasun epel horretan. Gaur egun ordea, irekia da, bertatik Mirivillaren hatzaparrak ikusi daitezke eta egunen batean auzo guztia irentsiko duenaren beldurra sentiarazten dizu.

Lur-jota geratu nintzen, oroitzapenak burura etortzen zitzaizkidan baina nire oroitzapenak gertatzen ziren lekuak ez ziren inondik agertzen. Hori bai, gauza batzuk beti bezala jarraitzen dute, beti bezala edo okerrago. Itsuraldaketa harri tonto aurpegiz (normalean baina gehiago) begiratzen ari nintzela, autoek errudekin zerbait zapaltzen zutela entzun nuen, errepidera begiratu eta jeringila bat ikusi nuen errepide erdian, jolasean ari ziren lau umeetatik hamar metrora.

Egia da Bilbok azken hamarkadan bere itsura garbitu duela eta ederrago dagoela baina prozesu honekin ere, gelditzeko ordua iritsiko da ba noizbait! Gainera, zein garbiketa klase da aurpegia bakarrik garbitzen duena? Nik dakidala, garbia behar den lehen gauza arima da eta Bilboren arima desagertzen ari da (merezi zuten gauzetakoa behinipein). Zaharra zara Bilbo diote baina… zaharretik gutxi geratzen zaizulakoan nago; lastima.

Jaio

Jaio 2007-05-05 15:37 #1

Arrazoia dek, Bilbo izugarri aldatu dek aspaldi hontan eta polittera agian bai (gure ñoñostiren pare jarri nahi diate, nunbait), baina ez ederrera, nere ustez ere. Neu ere ikastera etorri, baina bertan gelditu ninduan, beraz, aldaketak, grixetik multikolorerako bidea,  pausoz pauso ikusi eta sentitzeko aukera izan diat. Pentsazak, etorri nintzenean Guggenheim proiektuan ere etzeoan. Baina hire hitzetan ikusi dudana, nostalgia dek, hi. Hik pentsazak hire garairik zoro eta ederrenean kokatzen dela Bilbo. Garai haiek joan hituan, ja etzegok bueltarik. Bilbok berdin jarraitu balu ere, hik joan den asteko etorraldian ez hukeen lehengo moduan ikusiko. Neri berdina gertatzen zaidak herrira bueltau ta txikitan jolaserako edo gaztexotan xirri eta txirri batzuk egiteko erabiltzen genituen lekuek jasan duten aldaketa ikusitakoan, lehen hipiak ikusten nituen bazterretan, orain pijoak ikusten dizkiat... Buuff, esango didak nere adinera iristen haizenean...

indezent

indezent 2007-05-05 16:10 #2

Ziuraski ez zaizu arrazoirik faltako nostalgia dudala esaten duzunean hala baita neurri batean baina bada horretaz gain gehiago.

Beasaindarra naiz ete nire herrian eliza kenduta, ez da ezer zaharrik geratzen. Garapena ederki dago gauzak hobetzen diren bitartean baina gauza zaharrak ere behar ditugu nor izan ginen oroitzeko laguntzeko, izan ginena gabe ez baitago garenik.

Gaur egun dena urbanismoa da. Eraiki egin behar da eta zerbaitek oztopatzen badu bota egiten da. Ez dago gauza zaharrik, ez dago oriotzapenik eta azkenean, epe motzerako bizi gara. Ez naiz urbanismoaz solik hitz egiten gaurko gizarteaz baizik. Gau egun ez dago atzorik, ezta biharrik ere eta nire behinipein, beharrezkoak egiten zaizkik bi termino hauek nor naizen jakiteko.

Jaio

Jaio 2007-05-05 17:01 #3

Dotore esplikatu dek eta guztiz ados natxiok esaten dekenarekin, baina garai batean zapaldutako txokoek, izandako bizipenek gure memorian leku bat duten bitartean ez dituk guztiz desagertuko. Hor nostalgiak edo malenkoniak gure alde jokatzen dik, atzoa ekartzen ziguk gogora egoskor.

Hi, ta ez nauk hain zaharra zuka egiteko, e. Agian hor zehar neskei horrela egiteko ohitura galdu dezuelako izango dek...

indezent

indezent 2007-05-06 14:34 #4

Jajaja, egie da bai. Hika mutilekin besteik ez deu itten, neskakin hikaz itteko burue gehio estutu beharren gare. Halare gehio hitzein  izan det beti zukaz hikaz baino, ez da zure adinen gorabeheran izan ;)

Utzi iruzkina: